Sorturen aburuz, Epaitegi Konstituzionalak Tasio Erkizia ezker abertzaleko militanteari bere garaian Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra berretsi izana adierazpen askatasunaren eta eskubide zibil eta politikoen kontrako erasoa da.
Sortu-rentzat derrigorrezkoa da Euskal Herrian eszenatoki demokratikoa ezartzea herritar ororen eskubideak bermatuak izan daitezen.
Estatu espainolak milaka eta milaka euskal herritarren adierazpen askatasuna eta eskubide zibil eta politikoak urratzen jarraitzen du. Horren adibide garbia da bere garaian Auzitegi Nazionalak Tasio Erkiziari ezarritako zigorra gaurkoan Epaitegi Konstituzionalak berretsia. Estatu espainolak errepresioa erabiltzen jarraitzen du adierazpen eta jardun politikoaren kontra.
Hortaz, Sorturentzat premiazkoa da eszenatoki demokratikoa irabaztea herri honentzat, eta norabide horretan gure konpromisoa erabatekoa da.