Sortuk bere larritasuna agertu nahi du Aitzol Gogorza, larriki gaixo dagoen Oreretako euskal preso politikoak, joan zen abuztuaren 6an gose greba hasi zuelako espetxetik atera dezaten, egungo legediak gaixotasun larri eta sendaezinen kasuan adierazten duena betetzearren.
Oreretako presoak jasaten duen egoera larria salatu nahi du Sortuk, izan ere, Aitzolek eboluzio kronikoa eta ezgaitasunezko Obsesio Konbultsio Desoreka du. Honi lotutako Desoreka Depresiboa ere badu, autolisi arriskuarekin . Gose grebak Aitzolen osasunean sortu dezakeen kaltearengatik kezka agertu nahi dugu.
Tamalez, egoera hau behin eta berriz errepikatzen ari da, espainiar zein Frantziako estatuetako espetxeetan. Hau guztia, bi estatuetan aplikatzen den mendekuzko espetxe politika ankerrarengatik ari da gertatzen.
Euskal Herrian zabaldutako aro berriari ekin beharrean, mendeku eta xantaiari lotutako neurriak baino ez dituzte aplikatzen estatu horiek. Horrela ulertu behar da presoei eta haien senideei aplikatutako dispertsio politika eta, baita ere, gaixo dauden presoen askatasuna ukatzeko politika. Horregatik, Sortuk Aitzol Gogorzaren askatzea exijitzen du eta era berean gaixotasun larri edo sendaezinak dituzten preso politiko guztiak askatzea ere.