Sortuk ohar honen bitartez, atzo Euskal Preso Politikoen Kolektiboak argitara emandako agiria balioan jarri nahi du.
EPPKk beste behin bere borondate eta disposizio osoa agertu du 2013an ontzat emandako ildoa garatzeko, agirian aipatzen duen moduan "gure herriaren askatasun prozesuari ekarpena egiteko modurik eraginkorrenean eta eskuzabaltasunez".
Egoera zailean ditugu euskal presoak, salbuespenezko legedia bere ankerrean aplikatzen zaielarik eta sakabanaketa modu bortitzean pairatuz, beraiek eta beraien senide eta lagunak.
Hau guztia gainera, euskal gizartearen gehiengoak hainbat urrats egin beharra eskatzen duenean, presoak Euskal Herriratzeko eta salbuespen legediari behin betikoz amaiera emateko norabidean.
EPPKri dagokio, orain, bere bidea marraztea eta gu guztioi euskal presoak pairatzen duten egoera konponbidean jartzeko dinamika zabal eta eraginkorra martxan jartzea, horretan herritarrak, eragileak eta instituzioak inplikatuz.
Sortuk bere konpromisoa agertu nahi du euskal preso politiko guztien etxera itzultzea bermatzeko eta azkartzeko; hori izango da gure jokabidearen iparorratza.