ALBISTEAK

Sortuk bere elkartasuna adierazi nahi die Ibon Gojeaskoetxea eta Aletxu Zobaran preso politiko bizkaitarrak. Euskal preso politikoei etengabean ezartzen zaizkien banatze eta bestelako salbuespenezko neurriak salatzen ditugu.

Sakabanaketa eta urrunketa areagotzeari aurre egiteagatik, Valenceko zigor ziegan sartu zituzten eta horren ondoren plantoa egiteagatik, banatu egin dituzte. Horren aurrean, gose greba hasi zuten joan zen astelehenean, sakabanaketa eta urrunketaren aurka, eta bide batez, espetxe barneko inkomunikazioaren aurka.

Salbuespenezko espetxe politikak Euskal Herriko dinamika politikotik behingoz alboratu behar dira. Garaia da halako zigor neurriekin behin betikoz amaitzeko. Frantziar estatuak behingoz alboratu behar du Madrilek euskal preso politikoei aplikatzen dien mendekuzko espetxe politikari segidismoa egitea.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.