Orain dela 40 urte, irailaren 8an Hondarribiko jaietan Guardia zibilak Josu Zabala gaztea hil zuen tiroka. Franko urte bete lehenago hila zen, baina erregimen faxistak bertan jarraitzen zuen.
40 urte igaro dira Josu Zabala hil zutenetik, eta denbora honetan testuinguru politikoa, euskal gizartea, nazioarteko egoera asko aldatu da. Badira, ordea, pare bat elementu 1976koen oso antzekoak: 78ko erregimenarekiko haustura izateko benetako aukera, prozesu independentistarekin, eta une berean, espetxeak husten hasteko ezinbesteko premia.
Josu Zabalak ere askatasunaren alde egin zuelako borroka Sortuk dei bat luzatu nahi du bihar irailaren 7an Hondarribin egingo den omenaldian parte hartzera.