ALBISTEAK

Sortuk bere larritasuna agertu nahi du Ibon Iparragirre preso ondarrutarrak Alcala Meco espetxean jasan berri duen jipoiagatik. Oraingo honetan, zerbitzuetako nagusiaren eskutik jaso zuen jipoia mehatxu eta irainen artean.

Sortuk Ondarruko presoak jasaten duen egoera larria salatu nahi du. Azken urteotan fisikoki 5 aldiz jipoitu dute eta urtebete igaro da azken "erresonantzia magnetikoa" egin ziotenetik, normalean 6 hilabetero egiten denean. Beraz, ezin da jakin egun nolako eboluzioa duen bere gaixotasunak.

Bere garaian Auzitegi Nazionalak Iñigo Zapirain eta Beatriz Etxeberriari 15na urteko espetxe zigorra ezarri zien. Gaur jakin dugunez, Epaitegi Gorenak zigor horiek bertan behera utzi ditu bi atxilotuok salatu zituzten torturak ikertu ez zirelako eta epaiketa berria egitea deliberatu du. Epaitegi Gorenak Europako Giza Eskubideen Tribunalak ezarritako jurisprudentzia aintzat hartzen du.

Atzoko egunez espainiar estatuko barne ministroa den Fernandez Diez-ek sakabanaketa politikaren onurak goraipatuz eginiko adierazpenei erantzun nahi die Sortuk.

Egun 400 euskal preso politiko inguru baino gehiago daude Estatu espainiar osoko espetxeetan sakabanatuak eta salbuespenezko neurriak pairatzen. Oroitarazi beharra dago ere 16 direla sakabanaketa politikaren ondorioz hil diren senitartekoak eta astebururo, presoen senide eta lagunak errepideetan bizia galtzeko arriskura kondenatzen dituela PPk.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.