Bere garaian Auzitegi Nazionalak Iñigo Zapirain eta Beatriz Etxeberriari 15na urteko espetxe zigorra ezarri zien. Gaur jakin dugunez, Epaitegi Gorenak zigor horiek bertan behera utzi ditu bi atxilotuok salatu zituzten torturak ikertu ez zirelako eta epaiketa berria egitea deliberatu du. Epaitegi Gorenak Europako Giza Eskubideen Tribunalak ezarritako jurisprudentzia aintzat hartzen du.
Kasu asko dira torturapean egindako aitorpenen ondorioz espetxeratuak izan direnak eta horietako asko eta asko espetxean daude egun oraindik ere. Beraz, Sortu-ren aburuz iritsi da momentua non torturatuak izan zirela esan eta gogoz kontrako aitorpenetan oinarritutako espetxe zigorrak jaso zituzten pertsonen epai judizialak berrikusteko.
Sortu-ren ustez torturapean egindako adierazpenetan oinarritutako espetxe zigorrak berrikusi behar dira.