ALBISTEAK

Fresneseko espetxean dauden euskal preso politikoek gose greba hasi zuten Itziar Moreno kideak jasaten duen isolamendua salatzeko. Saul Curto, Ugaitz Errazkin, Xabier Goienetxe, Oier Ibarguren eta Enrique Lopez dira gose greba hasi duten euskal preso politikoak. Gauza bera eskatzeko, zigor ziegan dira espetxe bereko emakumezko presoak ere, Iratxe Sorzabal eta Ekhiñe Eizagirre. Sortuk bere elkartasun osoa adierazi nahi die Fresnes-eko espetxean zigor ziegan eta gose greban diren euskal preso politikoei.

Lehenik eta behin, SORTUren Kontseilu Nazionalaren izenean besarkada estu bat helarazi nahi diet bai Hasier Arraizi baita Urko Aierbe, Joxe Aldasoro,Aniaitz Ariznabarreta, Sandra Barrenetxea, Erika Bilbao, Eneko Compains, Ugaitz Elizaran, Egoitz Garmendia eta Rosa Iriarteri ere.

Euren jarduera politikoagatik prozesatuak izan diren pertsona hauek lortutako akordioen inguruko balorazio positiboa egin nahi du Sortuk. Akordio hauek hamar euskal herritar hauek espetxera sartu ez izana ahalbidetu baitute.

Presoen inguruko 47 lagun auzipetu ditu Auzitegi Nazionak eta maiatzean deklarazioa hartzera deitu.

Sortuk presoen eskubideen alde lanean ari direnen aurkako pertsekuzio politikoa salatu nahi du gaurkoan.

47 lagunen auziperatzeak agerian uzten du beste behin ere, Estatuak bortizkeriaren erabilerari heltzen diola konponbidearen aldeko urratsak bazterrean utzita. Azken finean, Estatuak boztizkeria baliatzen du herri honi hitza eta erabakia ukatzen jarraitzeko.

Sarritan salatu izan dugu estatu espainiarrean torturatu egiten dela. Milaka herritar dira polizia komisaldegietan tortura eta tratu txarrak salatu izan dituztenak.

Salaketa hauetako asko ez dira hortan geratu, salaketa hutsean, hautariko askori Estambuleko protokoloa aplikatu izan zaie eta egiazki demostratu ahal izan dute torturatuak izan zirela.

 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.