Gaur goizean 04/14 "AZTNUGAL" izenez ezagutzen den sumarioko 5 euskal herritarren kontrako epaiketa hasi da. Beren delitua militante politikoak izatea. Beren atxiloketaldian tratu txar eta torturak pairatu izana salatu zuten. Epaiketa hasi bezain laster, jakin dugu auziperatuak akordio batetara iritsi direla Fiskaltzarekin, pasa den urtarrilaren 13an Segurako sumarioko termino berdinetan. Hortaz, akusatuetako inor ez da espetxera joango.
Sortuk bere poza agertu nahi du Audientzia Nazionaleko fiskaltzak eta "Aztnugal" sumarioko akusatuek lortu duten akordioarengatik. Zentzu horretan, 04/08 sumarioko akusatuek urtarrilean egin zuten balorazioa berresten dugu, Sortuk ere bere egin zuena.
Ideia bat errepikatu nahi dugu: ez dira espetxeak betetzeko garaiak, hustutzekoak baizik.
Epaiketa politiko guztiekin amaitu behar da. 04/14 "AZTNUGAL" eta Segurako epaiketetan agerian utzi da ezberdinen arteko akordioen formulak, prozedura judizial hauekin amaitzeko, nahikotasun maila eskaini diezaikeela aldeei, jazarpen politikoetan oinarritutako prozedura judizialei, salbuespenezko legediari eta baita gatazka politikoaren bestelako gaiak amaitzeari begira.
SEGURAko epaiketan lorturiko akordioak ateak zabaldu zituen 04/14 epaiketako akordio berri honekin berresten dena. Gure nahia zera da, zintzilik dauden gainontzeko epaiketa politikoetarako baliagaria izatea.