ALBISTEAK

Atzo, Xabi Larralde eta Jean Claude Aguerre, Audentzia Nazionalera joan ziren. Biak, Segura auziaren baitan zitatuak ziren baina epaileak ez zituen konbokatu.

Ezker abertzaleko bi kideak, aske gelditu dira baina auzia burutu bitartean, hilabetean behin, espainiar kontsulatura joan beharko dira izenpetzera. Atzo burututako desmartxa, ezker abertzalearen baitan kolektiboki hartutako erabakia izan da.

Aietez geroztik ireki den bide berri honetan, salbuespeneko neurritan oinarritutako auzibideek ez dute izaterik. Joan den urtarrilean ezker abertzaleko 35 kideek izenpetuako akordioak, ate bat irekitzen du ilegalizazio prozedurei amaiera emateko.

Orduko hartan lortutako akordioa garrantzitsutzat jo genuen gatazkaren gaindipenari begira beste aukera bat eskaintzen zuelako, antzeko egoerei begira eredu izan zitekeelako eta salbuezpeneko legediari amaiera ematen lagundu zezakeelako.

Beraz, Sortutik positiboki baloratzen dugu, atzoko urratsa biak ere, bai Xabi eta Jean Claude aske eta etxean nahi eta behar ditugulako.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.