ALBISTEAK

Gaur goizean 04/14 "AZTNUGAL" izenez ezagutzen den sumarioko 5 euskal herritarren kontrako epaiketa hasi da. Beren delitua militante politikoak izatea. Beren atxiloketaldian tratu txar eta torturak pairatu izana salatu zuten. Epaiketa hasi bezain laster, jakin dugu auziperatuak akordio batetara iritsi direla Fiskaltzarekin, pasa den urtarrilaren 13an Segurako sumarioko termino berdinetan. Hortaz, akusatuetako inor ez da espetxera joango.

Sortuk bere poza agertu nahi du Audientzia Nazionaleko fiskaltzak eta "Aztnugal" sumarioko akusatuek lortu duten akordioarengatik. Zentzu horretan, 04/08 sumarioko akusatuek urtarrilean egin zuten balorazioa berresten dugu, Sortuk ere bere egin zuena.

Sortuk bat egiten du, 1600 preso ohik baino gehiagok, datorren iganderako Bilbon deitu duten manifestazioarekin.

Lehendabizi deitzaileak balorean jarri nahi ditugu. Espetxe eta erbestean egon diren 1600 preso ohik baino gehiagok deitzen dute mobilizazioa. Espetxean 15000 urtetik gora pasatakoak eta hortaz herri honetan pairatu den sufrimenduaren parte dira. EPPKko kideek, gure herriaren ezagutza lehen eskutik ezagutzen dute, motibazio politikoagatik askatasunik gabe eta beraz beren posizionamendua gai honetan berebiziko garrantzia du; balore kualitatibo eta kuantitatiboa du.

Mobilizazio honen lehen helburuetako bat, Ezker Abertzalea euskal preso politikoen espetxe irteeraren gaineko posizioa azpimarratzea eta preso oro babestea da.

Gogora ekarri behar da, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak bere borondate eta disposizio osoa agertu duela ibilbide hori jarraitzeko, beraien eta beren senitartekoen eskubide ororen errespetuan oinarrituta; bide legalak erabiliz etxera itzultzeko prozesu artikulatu bat garatuz.

Norabide horretan salbuespenezko legedia guztiak ezabatzea, dispertsioaren amaiera eta epaiketa politiko guztien etetea funtsezkoak dira, beste askotan esan izan dugun bezala espetxeak betetzeko baino espetxeak hustutzeko garaia delako.

Sortuk eta orohar ezker abertzaleak EPPKk hartzen dituen erabaki guztiak errespetatuko ditu, eta beti egongo gara EPPKren ekimenak bultzatzen euskal preso politiko guztien espetxe eta etxera itzultzea bermatzeko eta azkartzeko.

Sortu-ren aburuz, espetxe frontetik espetxeak hustutzeko frontera pasa behar da. Eta eginkizun horretan presoen papera eta nola ez jendartearen konpromisoa gatazka politikoaren ondorioak gainditzeko funtsezkoa da. Hortaz, eremu politiko eta instituzionala zein sozial eta mobilizatzaileak funtsezkoak izaten jarraituko dute. Ez baitago normalizazio politiko eta soziala lortzerik motibazio politikoagatik herritarrak espetxeratuak baldin badira; hortaz normalizazioa ezker abertzalearen helburu bazterezina da.

Amaitzeko, dei orokor bat luzatzen diogu euskal jendarte osoari, presoak etxean egon behar dutela pentsatzen duen orori, datorren igandean eguerdiko 12:00etan Bilboko La Casillatik egingo den mobilizazioan parte hartzeko.

Sortuk Tomas Madina galdakaoztarra aste honetan, apirilaren 4 eta 7 bitarte, Entzutegi Nazionalean epaituko dutela salatu nahi du. 40 urteko espetxe zigor eskaera egin du Fiskaltzak, ETAko kide izatea eta Patxi Lopez eta Rodolfo Aresen kontrako atentatu ahalegina prestatzea egotzita.

Atzo, Xabi Larralde eta Jean Claude Aguerre, Audentzia Nazionalera joan ziren. Biak, Segura auziaren baitan zitatuak ziren baina epaileak ez zituen konbokatu.

Ezker abertzaleko bi kideak, aske gelditu dira baina auzia burutu bitartean, hilabetean behin, espainiar kontsulatura joan beharko dira izenpetzera. Atzo burututako desmartxa, ezker abertzalearen baitan kolektiboki hartutako erabakia izan da.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.