ALBISTEAK

Iñaki Bilbao euskal preso politikoaren senitartekoek asteburu honetan izan duten auto istripua dela eta Sortuk honako hau adierazi nahi du:

Lehendabizi gure elkartasun osoa Iñaki Bilbao presoari eta bere senitartekoei, nahiz eta ondorio larririk ez duten izan, asteburu honetan bere hurbilekoek izan duten istripuagatik.

Ostiralero ehundaka lagun eta senitarteko behartuak daude istripu larrien mehatxupean errepideetara ateratzera beren urkoak bisitatzeko. Madrid-eko eta Paris-eko gobernuek "errusiar erruletan" jolasten dute preso politikoen senitartekoekin.

Ezin ahantzi sakabanaketa politika martxan jarri zutenetik dagoeneko 16 senitarteko eta lagun hil direla istripuetan. Errealitate gordin horren aurrean bestaldera begiratzeak ez du ezertan laguntzen.

Batez ere, senitartekoak zigortzen dira politika anker hauekin, beraiek baitira astero astero bizia arriskuan jartzera behartuta daudenak.

Sakabanaketa politikarekin amaitzeko ordua da. Salbuezpenezko politikekin behin betiko amaitzeko ordua da. Arduraz jokatzeko unea da, eta presoei bezala, senitartekoen eskubideak errespetatzeko garaia da. Hortaz, espainiar eta frantziar gobernuei dei egiten diegu espetxe politika eta sakabanaketa politika kriminalarekin behin betiko amaitu dezaten.

Sakabanaketa politikarekin amaitu beharra dago eta hori euskal jendarte osoaren inplikazioarekin lortuko da.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.