Biharko egunez, Hasier Arraiz Sortu-ko presidenteak Bilboko EAEko Auzitegi Gorenean deklaratuko du, Guardia Civil-a iraindu izanaren akusaziopean.
Biharko epaiketan Hasier Arraiz-ek bere garaian egindako adierazpen batzuengatik deklaratuko du, orduko hartan zera esan zuen Sortuko presidenteak 'Guardia Civil-ari jaque mate eta Euskal Herritik aldegin' behar zutela esateagatik.
Arraiz-en kontrako kausa hauek agerian uzten du estatu espainarrean ez dagoela adierazpen askatasunik. Estatu espainiarrean disidentzia politikoa jazartzen dute erakunde judizial zein polizialek.
Guardia Zibila eta Entzutegi Nazionala gaur gaurkoz salbuespenezko tresnak dira, eskubideen ikuspegitik erabat kaltegarriak eta alde horretatik salbuespenezko tresnak diren heinean desagertu egin behar dute.