ALBISTEAK

Ohar honen bidez Sortuk deialdia luzatu nahi du biharko Sare herri ekimenak "Larriki gaixorik dauden presoak etxera!" lelopean Durangon deituriko manifestazioarekin.

Mendekuan oinarritzen den espetxe politika baten adierazle larrienetakoa da gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoek pairatzen duen egoera. Gatazka betikotzeko PPren espetxe politika anker eta kriminalaren adibide lazgarriena da pertsona hauekin egiten ari direna.

Horregatik, larriki gaixorik dauden preso politikoen berealako askatasuna exijitzen du Sortuk eta helburu hori erdiesteko mobilizatzeko deia luzatzen die herritarrei.

Iragarria zegoen moduan, Giza Eskubideen Auzitegi Europarrak gaur argitaratu du Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguezen defentsa juridikoak aurkezturiko helegiteari emaniko erantzuna.

Dakizuen moduan, Estrasburgoko Auzitegiak erabaki du aurrera jarraitzea helegitearen azterketan, Entzutegi Nazional espainiarreko partzialitate ezaren salaketari dagokionez. Sorturen iritziz, honek adierazi nahi du Ezker Abertzaleko 5 militante hauek espetxeratzea helburu zuen prozedura judiziala berme guztiekin egin ote zenaren inguruko zalantza duela Estrasburgek, eta hori aztertuko duela.

Gaurko eguna, azaroaren 20a, saminerako eta oroitzapenerako eguna den hein berean, berrindartzeko eguna ere bada. Gure burkideak harrotasunez oroituz, euren legatuari eutsi eta borrokan aurrera egiteko eguna da gaurkoa.

Izan ere, Santi, Josu eta beste hainbat kideren borroka, euren ametsak, euren ekarpen humano eta politikoa, gure eguneroko borrokaren iparra dira. Eurek bezala, Independentzia eta Sozialismoa ditugu helburu eta ez dugu etsiko Euskal Herriko askapen nazionala eta soziala irabazi arte.

Hoy se cumplen 31 y 26 años respectivamente de que balas guiadas y financiadas por las cloacas del Estado nos arrebataran a Santi y a Josu. Una vez más, el Estado respondía a balazos a las ofertas de paz de la Izquierda Abertzale. Ayer y hoy, los enemigos de la paz responden con violencia y represión a los intentos de resolución del conflicto político.

Egunotan Entzutegi Nazional espainiarrean egin den epaiketaren baitan, gaur jakinarazi du Entzutegi Nazionaleko fiskaltzak "terrorismoari gorazarrea" egitea leporaturik lau oiartzuarren aurkako zigor eskaera: urte t'erdiko espetxe zigorra eta zortzi urteko inhabilitazioa eskatu da Aritxulegi Gudarien Basoarekin lotura dutelakoan.

Besteen artean, Amaia Izko Sorturen eleduna egon da epaiketan, lekuko gisa.

Honen aurrean, honako adierazi nahi du Sortuk:

  • Hamarkadetako gatazkaren inguruko ikuspegietako bat eta ondorioz, gure herriaren zati baten memoria ezabatu nahi du Estatuak errepresioaren bidez.
  • Memoria oso hori galarazteko bitarteko guztiak aktibatu ditu Estatuak, errelatu partzial bat inposatzeko helburuarekin, irabazle eta galtzaileen errelatuaren inposizioa alegia.
  • Oroitzapenerako eskubidearen kontra joatea, bai errepresioaren bidez bai errelato konkretu bat inposatuz, bakearekin eraikuntza oztopatzen jarraitzea da. Gatazka politikoaren ondorioz bizitza galdu duten pertsona guztiek eta bakoitzak merezi duten errespetuaren kontra joatea da oroitzapenerako eskubidea urratzea.
  • Horrexegatik, epaituak izan diren lagunei bere elkartasuna adierazi nahi die Sortuk.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.