ALBISTEAK

Egunotan Entzutegi Nazional espainiarrean egin den epaiketaren baitan, gaur jakinarazi du Entzutegi Nazionaleko fiskaltzak "terrorismoari gorazarrea" egitea leporaturik lau oiartzuarren aurkako zigor eskaera: urte t'erdiko espetxe zigorra eta zortzi urteko inhabilitazioa eskatu da Aritxulegi Gudarien Basoarekin lotura dutelakoan.

Besteen artean, Amaia Izko Sorturen eleduna egon da epaiketan, lekuko gisa.

Honen aurrean, honako adierazi nahi du Sortuk:

  • Hamarkadetako gatazkaren inguruko ikuspegietako bat eta ondorioz, gure herriaren zati baten memoria ezabatu nahi du Estatuak errepresioaren bidez.
  • Memoria oso hori galarazteko bitarteko guztiak aktibatu ditu Estatuak, errelatu partzial bat inposatzeko helburuarekin, irabazle eta galtzaileen errelatuaren inposizioa alegia.
  • Oroitzapenerako eskubidearen kontra joatea, bai errepresioaren bidez bai errelato konkretu bat inposatuz, bakearekin eraikuntza oztopatzen jarraitzea da. Gatazka politikoaren ondorioz bizitza galdu duten pertsona guztiek eta bakoitzak merezi duten errespetuaren kontra joatea da oroitzapenerako eskubidea urratzea.
  • Horrexegatik, epaituak izan diren lagunei bere elkartasuna adierazi nahi die Sortuk.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.