Aurreko ostegunean jakinaraziko ebazpenari jarraipena emanez, 10 euskal preso politikok eginiko Euskal Herriko espetxeetara hurbilketa eskaerei ezezkoa eman die Entzutegi Nazional espainiarrak.
Aurreko astean salatu genuen moduan, aurreikusi zitekeen erantzuna da ezezko hau. Izan ere, baliabide polizial eta judizialak gatazkaren konponbidearen aurka erabiltzeko PPren gobernuaren hautua argia da.
Horren aurrean, ezinbestekoa da preso politikoei ezartzen zaien salbuespenezko politika bertan behera uzteko exijitzentzia indartzea; Gobernu espainiarrari espetxe politika kriminala mantentzea ezinezkoa egingo diogula sinistu eta sinistarazi behar dugu.
Ez dugu inolaz ere onartuko preso politikoak gatibu moduan erabiliak izatea prozesu independentista geldiarazteko. Are eta indar gehiago egin prozesu independentista garatzeko, askatasunetik geroz eta hurbilago izango dira presoak.
Prozesuan murgiltzeko eta prozesua elikatzeko EPPKren asmoa argia da eta ildo horretan EPPKren ekimen guztiak babestuko ditu Sortuk.