PPren gobernuak Ibon Iparragirre preso politikoarekin duen jarrera krimimal eta miserablea salatzen du Sortuk.
Larriki gaixorik dago Iparragirre. Hala ere, egin ez den epaiketa baterako trasladatu zuten Bilbora Ibon. Orain ordea, astelehenean medikuarekin Galdakaoko ospitalean duen hitzorduari muzin egin eta Alcala-Mecora dispertsatu dute berriro. Bitartean, Ibon Iparragirreren sendiak ez du informazio zuzenik jaso, espetxez espetxe ibili delarik Ibon bisitatu nahian, lortu gabe.
Mendekuan oinarritzen den espetxe politika baten adierazle larrienetakoa da Ibon Iparragirrek pairatzen duen egoera. Gatazka betikotzeko PPren politika anker eta kriminalaren adibide da Ibonekin egiten ari direna. Estatu terrorismoa da larriki gaixorik dagoen pertsona batekin horrela jardutea.
Horregatik, Ibon Iparragirre eta bere moduan larriki gaixorik dauden presoen berealako askatasuna exijitzen du Sortuk eta helburu horiekin egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deitzen du.