ALBISTEAK

Sortuk ohar honen bidez, Carlos Urquijok EAEko Gobernu ordezkariak, Oñatin planteatuta zeuden presoen aldeko elkartasun ekimenak debekatzea eskatu izana salatu nahi du.

PPk Euskal Herrian Carlos Urquijo du "mamporreroa" eta bera erabiltzen du Euskal Herriko bizitza politiko eta sozialean eragiten saiatzeko.

Gobernu Ordezkariaren figura PPren proiektu politikoaren inposiziorako tresna baino ez da, eta horrela izanik, kargu instituzional horrek desagertu egin beharko luke.

PPren debeku eta jazarpen estrategiari aurre egiteko modurik eraginkorrena euskal preso politikoen etxeratzearen aldeko dinamika eta mobilizazioa indartzea da, eta bide horretan jarraituko du Sortuk.

Bihar, irailak 25, Espainiako Auzitegi Nazionalak bilkura egingo du euskal preso politikoek sakabanaketarekin amaitu eta Euskal Herriratzeko egindako eskaerari erantzuteko. Eskaerari kasu egin ala ez erabaki beharko du Entzutegi Nazionalak.

PPrentzat lehentasunezkoa izaten jarraitzen du salbuespenezko neurrietan oinarritzen den espetxe politikari eustea. Izan ere, espetxe politika da bere tresna nagusia Euskal Herriak konponbidearen bidean aurrera egin ez dezan. Honen adierazle, ETAk borroka armatua amaitutzat jo zuenetik lau urte igaro direnean, espetxeetako egoerak okerrera egin du.

Sortuk ongi etorria ematen dio FARC eta Gobernu kolonbiarraren arteko akordio historikoari. Kolonbiako gatazkaren konponbiderako aurrerapauso nabarmena da akordioa.

Bakearen eraikuntzan justiziaren aplikazioaren moduko gai korapilotsuan aldeek erakutsiriko heldutasun eta ardura nabarmendu nahi dugu.

Justizi sistema integrala, egia, erreparazio eta ez errepikapenaren inguruko akordioa da, nazioarteko justiziaren estandarretan oinarritutako eta bakea egonkortzeko balio duena, egia bilatuz eta biktimak erreparatuz.

Ostiralean, hilak 25, Entzutegi Nazionalak bilkura egingo du euskal preso politikoek banaka egindako Euskal Herriratze eskaerei erantzuteko.

Zoritxarrez, epaileek emango duten erantzuna aurrez ezaguna da. Eta badakigu, azken finean Estatu espainiarra boikot jarrera iraunkor batean dagoelako, inboluzio bide guztiak hartuz eta apratu polizial eta judizialaren bidez gatazkaren konponbidea erreprimitu eta boikotatzeko. Horrela bada, 25ean erantzun positiborik ez dugu espero.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.