ALBISTEAK

Astelehenean iragarri bezala, bihar mobilizazioak deitu ditu Sortuk, ostiralean Entzutegi Nazional espainiarrak bilkura egingo duelako euskal preso politikoek banaka egindako Euskal Herriratze eskaerei erantzuteko. 60 mobilizazio inguru egingo dira.

Presoei ezartzen dien salbuespenezko politika alboratu dezala exijitu behar zaio Madrili: ilegala delako, sufrimendu sendaezina eragiten duelako senide eta lagunen artean, 16 hildako eragin dituelarik; euskal jendartearen gehiengoak horrela eskatzen duelako. Argudio guztiak dauzkagu, kalera atera behar ditugu indarrez: presio instituzionala areagotu; prozesua bultzatu nahi duten sektore guztien inplikazioa lortu.

Sortuk beharrezkoa ikusten du euskal preso politikoen eskubideen aldeko borroka indartzea, espetxe politika kriminalaren aurka egitea konponbidearen alde jardutea delako eta noski, preso guztiak etxean behar ditugulako gatazka eta bere ondorioak behin betikoz isteko. Eta horretarako lehen urratsa presoen Euskal Herriratzea eta sakabanaketari amaiera ematea da.

Era berean, Baigorrin buruturiko polizia operazioa salatzeko probestuko ditu Sortuk mobilizazio hauek. Errepresioa dute euren politikaren ardatz Madril eta Parisek. Gatazkan kateatuz, etorkizuna lapurtu nahi diote gure herriari. Soilik horrela uletzen dira Baigorrin eginiko lau euskal herritarren atxiloketak. Ez lehendik egindakoek ezta oraingo atxiloketa hauek ere; ez dute lortuko ezkutatzea hemen jatorri politikoa duen arazo latza badagoela eta hori da hain zuzen, herritarrok ezin dugula gure etorkizuna libreki erabaki.

ETA ez da dagoeneko eragile armatu bat; horregatik, ETAren kontra ekiteak herri honetan zabaldu den errealitate politiko berriari muzin egitea suposatzen du, eta modu berean jarraitzen da kriminalizatzen azken garaian hartutako erabaki handien eragileak diren pertsonak eta egun bizitzen ari garen denbora politiko berria ahalbidetu duen erakundeetako bat.

PPren espetxe politika kriminalarekin eta estrategia errepresiboarekin amaitzeko indarrak biderkatu behar ditugu: mobilizazio sozialen bitartez, babes eta presio politiko eta instituzionala indartuz... Hori da Sorturen konpromisoa eta aurrerantzean herriz herri jorratuko dugun zeregina. Horregatik, deialdia luzatzen diegu herritarrei biharko mobilizazioetan parte har dezaten.

DEIALDIAK:

ARABA
Gasteiz: 20:00 Andramari Zuria
Amurrio: 19:30 Herriko plaza
Laudio: 20:00 Lamuza plaza
Agurain: 20:30 Errege Ataria

BIZKAIA
Bilbo: 19:30 Plaza Zirkularra
Bakio: 19:30 Hirubide.
Galdakao (Eskualde mailakoa): 19:00 Consum.
Larrabetzu: 20:00 Plaza
Basauri: 20:00 Agirre Lehendakari kaleko gurutzean
Sestao: 19:30 Kasko Plaza
Portugalete: 19:00 Triangulua
Leioa: 20:00 Boulevarra
Erandio: 19:30 Metroa
Erromo: 20:00 Xake plaza
Algorta: 20:00Telletxe
Sopela: 19:30 BBV
Lekeitio: 19:30 Eskolapi
Durango (Eskualde mailakoa): 19:30 Txiki eta Otaegi plaza
Igorre: 19:30 Kultur Etxea
Gernika: 19:30 Merkuri plaza

GIPUZKOA
Donostia: 19:00 Artzai Ona
Orereta: 19:00 Herriko plaza
Bergara: 19:00 Plaza
Usurbil: 19:30 Frontoia
Hernani: 19:30 Plaza Berri
Lasarte-Oria: 19:30 Okendo plaza
Getaria: 19:30 Plaza
Zarautz: 19:00 Lege Zaharren enparantza
Irun: 19:30 San Juan plaza
Ordizia 19:30 Herriko plazan
Zaldibia: 20:00 Herriko plaza
Lazkao: 19:00 Herriko plaza
Ataun: 20:00 San Martingo plaza
Itsasondo: 19:00 Herriko plaza
Urretxu-Zumarraga: 19:00 Potros enparantza
Legazpi: 19:30 Udaletxea
Tolosa: 19:30 Trianguloa
Villabona: 20:00 Rural plaza
Ibarra: 19:30 Kutxa parean
Lezo: 20:00 Karlos Saldise plaza
Legorreta: Irailak 25. 20:00 Herriko plazan
Idiazabal: Irailak 25. 19:00 Herriko plazan

NAFARROA
Iruñea:

Alde Zaharra, 19:30
Arrosadia-Azpilagaña: 19:30
Donibane: 20:00
Txantrea: 20:00

Atarrabia: 19:30
Berriozar: 19:00
Burlata: 19:30
Antsoain: 19:30
Barañain: Irailak 25. 20:00.
Etxarri Aranaz: 19:30
Tafalla: 20:00
Leitza: Lopene. 20:00.
Lesaka: 19:00. Beheko plaza.
Areso: 20:00
Basaburua: 20:00
Aezkoa: 20:00
Lekunberri: Irailak 25. 20:00.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.