ALBISTEAK

Berriro ere Estatu espainiarrak bortizki erantzun egin du garai politiko berria irekitzeko herri honek egiten duen apustu argiaren aurrean. Guardia Zibilak Asier Hernandez, Amaiur Lopez de Lacalle, Aitor Uribe eta Miren Soloeta atxilotu ditu Otxandion goizaldean, haien etxean, beste garai bateko operazio polizial ilunak errepikatuz. Estatu espainiarrrak , kasu honetan Guardia Zibila erabiliaz, modu zahar eta bortitzetan jarraitzen du, itsu, euskal jendartea eta oraingoan lau gazte haeun kontra errepresio zentzugabea erabiltzen.

Errepresioa ez da bidea, beste garai bateko estrategiak ez dituzte gatazkaren konponbidearen alde, bakearen alde eta demokrazioaren alde herri honek hartutako bidea zapuztuko. Horra hor atzo Indautxun, euskal presoen alde izandako ekitaldian, elkartasuna berriro ere jopuntuan ipiniz Ertzaintzak izandako jarrera; bultzaka eta bertan izandakoak identifikatuz.

Espainia mozal-estatua dela demostratu du gaur berriro ere Otxandion Guardia Zibilak. Omen, Lutxi Urigoitia Otxandioko alaba zenaren omenaldian esandakoak hartu dituzte aitxaki, eta terrorismo goratzea egotzita leudeke atxilo lau gazte hauek. Lutxi Urigoitia 1987an Guardia Zibilak hil zuen tiroa emanda eta Iñigo Urkulluren Udal Erretratuen mapan biktima bezala agertzen da. Urkulluk berak Otxandioko alkateari eman zion Lutxi Urigoitiaren gaineko dossierra, biktimen ekimen horretan kokatuaz.

Orain aldiz, Lutxi Urigoiti erail zuten berberak datoz bere memoria gorde nahi dituztenak atxilotzera. Eta guk esaten dugu elkartasuna eta memoria ez direla delituak gizarte demokratiko batean, eskubide eta betebehar ere badira.

Katalunyan eta euskal herritarron kontra etengabe darabilten errepresio, ukazio eta jazarpena ikusita, eskari ozen eta argi bat berresten dugu gaur eta hemen; Jon Idigorasek Madrilgo Kongresuan zioen legez, "Utz gaitzazue bakean behingoz". Atera zuen esku zikinak Euskal Herritik.

Gero eta ageriago gelditzen da independentzia behar dugula, bai Katalunyan zein Euskal Herrian, behingoz Espainiaren giltzarrapo faxistatik askatzeko. Atxilotuen askatasuna exijitzen dugu. Bada garaia epaiketa politikoak, tortura, atxiloketak eta herri honen kontra mantentzen den errepresioarekin bukatzeko.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.