Gaur goizaldean Andoni Hernandez Ibarluzea Leioako iheslari politikoa zendu da Baionako ospitalean. Andoniren senideei gure berotasun eta indar arnasa helarazi nahi diegu.
1987an Pili bere emaztearekin Leioatik alde egin ondoren, Estatu frantsesean egon zen Andoni Uruguayera joan aurretik. Estatu frantsesera itzulitakoan Pau-en atxilotu zuten, eta handik Mountouban-en bizitzera konfinatu zuten, Euskal Herritik 500 km-ra. Geroxeago departamendu berdineko beste hiri batean, Valence D'Agenera konfinatu zuten.
Behin baino gehiagotan hitz egin dugu delitu beragatik Estatu espainiar eta frantsesean espetxe-zigor bikoitza ordaindu behar izatearen inguruan egiten ari den erabateko gehiegikeriaz.
Eta beraz, gaurkoan Alberto Plazaola, bizitza erabat ohiko eta publikoa egiten zuen Ziburun atxilotua izan dela jakin berri izan dugunean berriro ere azpimarratu nahi dugu:
Gurutze Rodríguez Armendaritz, Olaztiko alkatea, Iñaki Goioaga senataria eta Asier Altuna, Sorturen Amerikarako ordezkaria biltzen dituen Euskal delegazioa Mexikon da Hilario Urbizu San Románen kasua aztertzeko.
Euskal errefuxiatua pasa den maiatzaren 6ean atxilotu zuten 3 hamarkada baino gehiago Mexikon bizi eta lan egin ostean. Orienteko kartzelara bidali zuten lehenengo eta ostean Tepepaneko dorre medikura eraman zuten, gastriti larriaz gain, birika eta azal minbizia pairatzen dituelako.
8 urtez kartzelan egon ondoren atzo berreskuratu zuen askatasuna Jose Luis Elkorok, eta gaur harrera egin diote Bergaran, bere herrian. Amaia Izko ere bertan izan da, eta komunikabideei egindako adierazpenetan beste behin ere euskal preso politikoen egoera salatu du.