Ohar honen bidez larunbatean "Amnistia" lelopean Bilbon egindako manifestazioaren deitzaileen aurka abian diren ekinbide judizialak salatu nahi ditu Sortuk.
Sorturen iritziz, adierazpen askatasunaren zein manifestazio eskubidearen urraketa dira larunbateko manifestazioaren aurkako salaketak. Adierazpen askatasuna urratzea zein euskal herritarren eskubide zibil eta politikoak urratzea da, hain zuzen ere, Urquijo Gobernu espainiarraren ordezkariaren funtzioa.
Horrexegatik, berriro ere, Sortuk Gobernu Ordezkariaren figuraren desagerpena exijitu nahi du, eskubide urraketaren ikur baino ez delako.
Sortu,
2015eko abuztuak 31