ALBISTEAK

Gaur goizaldean Andoni Hernandez Ibarluzea Leioako iheslari politikoa zendu da Baionako ospitalean. Andoniren senideei gure berotasun eta indar arnasa helarazi nahi diegu.

1987an Pili bere emaztearekin Leioatik alde egin ondoren, Estatu frantsesean egon zen Andoni Uruguayera joan aurretik. Estatu frantsesera itzulitakoan Pau-en atxilotu zuten, eta handik Mountouban-en bizitzera konfinatu zuten, Euskal Herritik 500 km-ra. Geroxeago departamendu berdineko beste hiri batean, Valence D'Agenera konfinatu zuten.

1995-eko maiatzean konfinamendua apurtu eta bere egoera berdinean zeuden euskal iheslariekin batera Baionako katedralean sartu zen, Euskal Herrian bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko. 1998-ko irailean jendarmeek atxilotu zuten, ondoren, berriro ere askatzeko. Bere bizitzaren azken urteetan Arbonan bizi izan da. 2014-an iheslarien kolektiboak hartutako erabakiarekin bat eginez, Leioara itzuli zen, nahiz eta Arbonan bizitzen jarraitu behar izan.

Andoni, preso eta iheslarien kolektiboko gainerako kideen modura, Euskal Herriko gatazkaren konponbidean eragile politiko aktiboa izan da. Berriro esatera gatoz bakerako garai berriak eta gatazkaren konponbideak preso eta iheslariak euskal herriratzeko politikak behar dituela.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.