Espainiako segurtasun indarrek "ohitura" bilakatu nahi dute adierazpen askatasunaren kontrako erasoak burutzea sare sozialetako erabiltzaileen aurka. Maiztasun honek ohitu nahi gaitu, guztiz arbuiagarriak diren atxiloketak herritarrek normaltzat hartzea dute helburu eta horrekin batera iritzi disidenteak kriminalizatu eta desberdin pentsatzen dugunak izutu.
2008. urtean, hau da, alderdien ilegalizazioa ezker abertzaleak ordezkatzen zuen esparru soziologikoa bizitza politikotik kanpo uzten saiatzen ziren garaian, Herri Batasuna sortu zeneko 30. urteurrenaren ospakizunen barruan Durangon antolatu zen manifestazio batean polizia autonomikoak, beste behin ere, atxilotutako bederatzi lagunen kontrako epaiketak ekartzenb gaitu gaur eta bihar hona. Honekin batera, Sorturen izenean, Niko Morenik egindako adierazpenak.
Behin berriro ere, Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak Espainia zigortu du tortura salaketak ez ikertzeagatik; oraingoan Patxi Arratibelek jarritako salaketaz eman du epaia. Behin berriro ere diogu, ez delako Espainiak tortura babesteagatik jaso duen aurreneko zigor-epaia eta zoritxarrez ez da azkenekoa izango.
Preso Politikoen Nazioarteko Eguna da gaurkoa. Agur beroa igorri nahi diegu munduan zehar barreiatuta diren preso politiko guztiei, eta bereziki euskal preso politiko guztiei eta banan banan ere, besarkada handia luzatu nahi diegu.
Preso politikoei izaera politikoa ukatzea da joera munduko toki guztietan. Euskal Herriko kasuan, euskal presoak politikoak dira militante politikoak izateko erabakia hartu zutelako, arrazoi politikoak tarteko delituak leporatu zaizkielako eta legedia arruntetik harago doan legedi berezia aplikatzen zaielako irizpide politikoak oinarri. Balorazioak balorazio, euskal presoen izaera politikoa ukatzea errealitatetik kanpo aritzea da.