ALBISTEAK

Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskal Nagusiak sei urteko espetxe zigorra eta enplegu edota kargu publikorako inhabilitazio berezia eskatu ditu Sortuko presidentea eta EH Bilduko parlamentaria den Hasier Arraizentzat.

Eskaera berri hau guztiz onartezina da; Calparsorok espetxea eta bestelako neurriak eskatzen ditu Hasier Arraizek burutzen duen lan politikoa bideraezin bihurtzeko.

Sortuk agerian utzi nahi du berriro ere arrazoi politikoak direla medio zigortua izan zen euskal herritar bat izan dela atxilotua.

Carlos Garcia Preciadoren atxiloketa guztiz garaiz kanpokotzat jo daiteke bereziki honakoak kontutan hartzen baditugu:

81eko otsailaren 13an hil zen Joxe Arregi Madrileko DGSn jasandako torturen ondorioz. Beste askorekin egin zuten bezala, poliziek modu basatian torturatu zuten heriotzaraino.

Gaur 34 urte beranduago beharrezkoa da jarraitzea gogoratzen tortura Estatuaren tresna gisa erabili izan dela eta horrela agertu da berriro ere Gasteizko gobernutik egiten ari den ikerketaren baitan; 3500 kasutik gora izan dira baieztatuak eta hori ikerketan egindako lehenengo errondan ateratako datuak baino ez dira.

Amaia Izko: "Hemen ez dago irakurketa juridiko posiblerik, martxan dauden aldaketa prozesuak geldiarazi nahi dituzte errepresioa eta kriminalizazioaren mamuarekin"

Duela 15 urtetako gertakari baten lekuko bat atera dute maukatik.

Akusazioen fabrikatzea edota frogak artifizialki sortzea deitu dugun praktika ankerra, eta aldi berean salatzeko praktika honek helburu argi bat daukala: beren zigorrak bete dituzten zenbait lagun berriz ere prozedura judizial bati aurre egitea eta, kasu gehienetan, horiek berriz ere kartzelan sartzea. Eta azken buru, herri honetan dagoen askatasun nahia zapuztea.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.