Sortuko Kontseilu Nazionaleko kideek agerraldia egin dute epaiketa politikoak eta Guardia Zibilak gaur egindako atxiloketak salatzeko. Sortuk, mobilizazioak deitu ditu bihar herri eta auzoetan.
Nafarroa:
Araba:
Bizkaia:
Gipuzkoa:
Datorren asteartean, urtarrilak 13, Auzitegi Goren espainiarrak bilkura egingo du 56 euskal preso politikoren zigorraren luzapenaz erabakitzeko. Europatik datorren araua urratu edo ez erabaki beharko du Auzitegi Gorenaren osoko bilkurak.
Gai honen inguruko erabakia abenduaren 16ean zen hartzekoa Auzitegi Gorena, baina urtarrilera atzeratzea erabaki zuen. Datorren asteartean beraz, Auzitegi Gorenak erabakiko du ea ingeniaritza juridikoa erabiltzen ote duten presoei bidegabeki zigorra luzatzeko, edo ez.
Gaur beste behin ere, euskal preso politikoen eskubideen urraketa salatzeko ekimen bat aitzakia hartuta, hiru gazte nafar atxilotuak izan dira. Ekimena, gazte independentistek azken egunetan burutu duten "11 askatasunerantz" kanpainaren baitan burutu da, eta normaltasunez burutu den ekimen baketsua izan da.
Betikoan gaude, oinarrizko eskubideak urratzen dituztenak atxilotu beharrean (kartzela politika kriminal, krudel eta mendekuzkoa bultzatzen dutenak kasu; edota eskubide zibil eta politikoak urratzen dituztenak), jendarte justuago eta demokratikoagoa baten alde dabiltzanak jazarri eta atxilotzen dituzte.
Sortuk atzo Basaurin eta gaur Donostian kalera ateratzeko deia egin du Espainiako Gobernuaren espetxe politikari erabateko ezezkoa emateko eta euskal preso politikoen eskubideen errespetuari babesa adierazteko.
Gobernu espainolak espetxe politikaren erabilpena egiten du alderdikeriaz bakea atzeratzeko; eta horretarako oinarrizko eskubideak urratzen ditu; preso dauden pertsonen giza eskubideak mespretxatzen ditu; lege berriak egiten ditu atzerako eraginaz aplikatzeko asmotan, edota saiatu egiten da presoei zigorra birritan betearazten lehenengo Frantzian eta gero Espainian eta beti ere delitu beragatik.