ALBISTEAK

Hasteko eta behin gaur gazte hauek jakinarazi dituzten gertakariak salatu nahi ditu Sortuk. Herri honen historia errepresiboan maiz jasan behar izan ditugunak izan arren, beren errepikapenak, beren larritasunak, zer pentsatua eman beharko lioke edozeini.

Are gehiago azken aldi honetan maiz salatu diren gisa bereko erasoak eta jazarpenak direlako. Hor daude, ikusi nahi dituen edonoren begietan, aurreko asteotan Txindoki mendiko magaletan edo Gipuzkoako errepide sare zabalean, Guardia Zibilak buruturiko kontrol politika itogarriaren adibide ugariak.

Datorren asteartean, hilak 16, Auzitegi Goren espainiarrak bilkura egingo du 56 euskal preso politikoren zigorraren luzapenaz erabakitzeko. Europatik datorren araua urratu edo ez erabaki beharko du Auzitegi Gorenaren osoko bilkurak.

Auzitegi Gorenak erabaki behar duena, beraz, honakoa izango da: "Parot dotrina" delakoarekin bezala, ingeniaritza juridikoa erabiltzen ote duten presoei bidegabeki zigorra luzatzeko, edo ez. Ezin dezakegulako ahaztu preso hauek zigorra betea dutela. Izan ere, preso hauei delitu berdinagatik hauei zigorra bi aldiz betearazi nahi zaiela.

PPren gobernuaren presioak sortu du egoera hau. PPren gobernua prest dago Europatik datozen arauak zein Espainiako legedia bera urratzeko euskal preso politikoei ezartzen dien salbuespenezko espetxe politikari eutsi ahal izateko. Presio horrek ordea tentsioak ere sortu ditu judikatura espainiarrean, Jueces por la Democracia elkartearen salaketa adibide.

Kartzelak hustu behar diren garaian bizi gara eta ez da ulergarria, ez da onargarria gaur egun arrazoi politikoengatik inor espetxeratzerik. Arrazoi politikoengatik diogu argi daukagulako Jone Amezagari ezarritako zigor horrek ez daukala zer ikusirik pankarta horrekin.

Garai berriak bizi ditugu Euskal Herrian, konponbide garaia da, baina oraindik orain errepresioa eta eskubide urraketa sistematikoa da Estatu espainiarrak Euskal Herriarekiko duen politikaren ardatzak. Ildo horretan kokatzen dira epaiketa politikoak, ondorio lazgarriak dituen eta Rajoyk txalotzen duen espetxe politika kriminala eta kriminalizazioa.

Auzi honetan Ertzaintzak izandako jarrerak agerian jartzen du jarri dioten zigorra gazte mugimenduan egiten duen lana ezkutatzeko ahalegina baino ez dala, begi bistakoa da batzuk ez dutela nahi gazteria konprometiturik. Bestela, prozedura guztia azkartzeko egin duten ahalegina eta epaileak bilatze eta atxilotze agindua eman dezan erabili duten ez-ohiko bideak zeri erantzuten dio?

Jone Amezaga gaztearen espetxeratze agindua salatzeaz gain, eta berari elkartasuna eta babesa adierazteaz gain, gaur Gernikan, arratsaldeko 19:00tan Merkatu Plazan deitua dagoen elkartasunetik konpromisorako ekitaldian parte hartzeko deia zabaltzen du Bizkaiko Sortuk.

Ohar honen bidez Jone Amezaga gaztearen espetxeratze agindua salatzen du Sortuk. Era berean, elkartasuna eta babesa adierazi nahi dizkio Sortuk Amezagari. Estatu espainiarrak euskal herritarroi ezartzen digun salbuespenezko politikaren azken adibidea da hau.

Errepresioa eta eskubide urraketa sistematikoa da Estatu espainiarrak Euskal Herriarekiko duen politikaren ardatzak. Ildo horretan kokatzen dira epaiketa politikoak, kriminalizazioa eta bereziki, ondorio lazgarriak dituen eta Rajoyk txalotzen duen espetxe politika kriminala.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.