Hasteko eta behin gaur gazte hauek jakinarazi dituzten gertakariak salatu nahi ditu Sortuk. Herri honen historia errepresiboan maiz jasan behar izan ditugunak izan arren, beren errepikapenak, beren larritasunak, zer pentsatua eman beharko lioke edozeini.
Are gehiago azken aldi honetan maiz salatu diren gisa bereko erasoak eta jazarpenak direlako. Hor daude, ikusi nahi dituen edonoren begietan, aurreko asteotan Txindoki mendiko magaletan edo Gipuzkoako errepide sare zabalean, Guardia Zibilak buruturiko kontrol politika itogarriaren adibide ugariak.
Jardunbide politikoa zelatatzea edo Sortuko Nazio Kontseiluko kide den Josu Lizarralderen kontrako jazarpena bere garaian erakutsi genuen irmotasun berarekin salatzen ditugu gaurkoan Xabat Laborde, Agurtzane Larrañaga eta Iñigo Zapirain-en aurkako oldarraldi eta mehatxuak.Baita haiekin batera beste hainbat pertsonek pairatu dituztenak ere. Gure elkartasuna eta babes osoa helarazi nahi diegu publikoki.
Tolosaldean, eta orobat Euskal Herrian, oraindik ematen den errepresio polizialaren helburua ohikoa baino ez da: euskaldunoi arrotza zaigun sistema politikoa eta legala indarrez ezarri eta beldurraren beldurrez saihets ezina dela erakustea. Euskal jendartea da jazartzen dutena, eta beren presentziaren justifikazio bakarra Espainia inperialaren hiruko ezaguna betikotzea dute: "Una, Grande y Libre" izaten jarraitzea.
Salatzen ari garen gertakari larri hauek ez dira testuinguru politikorik gabekoak. Izan ere, euskal herritarrak bere etorkizuna libre erabakitzeko eskubidea inoiz baino bizkorrago eskatzen ari diren honetan; independentziaren aldeko nahiera inoiz baino jende gehiagok adierazten duenean, halako erasoak ugaldu eta biderkatzen dira, hain zuzen. Espainiar poliziak ez daude hemen herritarrak defendatzeko, kontrakoa baizik: proiektu politiko zehatz bat indarrez sostengatzeko jarraitzen dute izua zabaltzen.
Bakea, demokrazia eta normalizazio politikoarena izan behar duen garai honetan indarrean dagoen biolentzia mota bakarra estatuarena da. Hori dela eta, berau salatu, eragotzi eta betiko amaitu dadin konpromisoak hartzea denon artean osatu behar dugun agenda demokratikoaren lerro-burua da.
Polizia indar espainiarrak euskal lurraldeetatik ateratzeko bideak eta erabakiak adostu eta erabakitzeko elkarlana izan behar du oinarrian. Xede horrekin, egoera hau salatu duten eragile eta instituzio guztiekin batera espainiar polizien irteera lantzeko gure prestutasuna adierazi nahi dugu.
En este momento político, que debería ser el de la paz, la democracia y la normalización, la única violencia existente es la del estado. Por ello, es preciso trabajar una agenda democrática entre los agentes sociales y políticos de Euskal Herria. Una agenda que tenga como primer epígrafe la necesidad de denunciar, impedir y adquirir compromisos para que hechos como los que estamos denunciando no se vuelvan a producir. En la base de ese trabajo en común ha de estar el acuerdo y definición de las vías y decisiones que conduzcan al abandono del territorio vasco de las fuerzas policiales y militares españolas. Con ese propósito, manifestamos nuestra disposición a abordar la confección de la citada agenda con todos los agentes políticos, sociales e institucionales que compartan nuestra preocupación y denuncia.
Bitartean, iraganean bakarrik ez, oraingoan ere ematen diren giza eskubideen urraketa larri hauen aurrean, zer esana eta, batez ere, zeregina duen Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Zuzendaritzaren partetik, hitz garbiak ez ezik ekintzak ere espero ditugu. Xabatek, Agurtzanek eta Iñigok, besteak beste, beren eskubide guztiekin bizi ahal izan dezaten.
Iñigo Zapirainen eta Xabat Laborderen testigantzak
IÑIGO ZAPIRAIN
Idazki honen bidez, abenduaren 5ean, gorputz polizial arrotzen eskutik pairatu behar izan genuen atxiloketa simulakroa eta galdeketa ilegala publikoki salatu nahi dugu.
Goizeko lanaldia bukatzear, laneko uniformea oraindikan jantzirik eta Leaburuko Udaletik atera eta biltegira oinez nindoala, Guardia Civilaren, GAR unitateko 3 patrol gerturatu zitzaizkidan, beraien autoetatik metrailetak eskuan eta nahiko era txundigarrian atera ondoren identifikazioa eskatu eta gainean neraman motxila mihatu zidaten, Inongo momentutan ez nuen jaso egiten ari zirenaren azalpenik eta zerbait gertatzen ote zen galdetu nuenean: oraingoz ez! Izan zen jaso nuen erantzun bakarra, denbora luzez egon ziren dokumentazioa "aztertzen" eta tarte horretan ez zidaten mugikorra erabiltzeko baimenik eman, nortasun agiria bueltatu baino lehen legez kanpoko galdeketa pairatu behar izan nuen.
Hau gertatu eta 15 – 20 minutu beranduago Agurtzane, nire bikotea lantokira oinez zihoala gorputz polizial berdinekin egin zuen topo Tolosako Spuni auzoan, momentu horretan ez zegoen inolako kontrolik kalean, Guardia Zibilek espreski atera ziren beraien patroletatik bere bila joan eta jazartzeko. Ezpaloitik aldendu eta inork ez ikusteko moduan zokoratu zuten beldurra sartu asmoz.
Bistakoa da operazio hau ez zela kasualitate baten ondorio izan, gu beldurtzeko asmoz diseinaturiko zerbait baizik, eta zoritxarrez lortu zuten, denok bait dakigu gorputz polizial honek tortura, jazarpena, inpunitatea, errepresioa eta sufrimendua baino ekarri ez duela Euskal Herrira.
Urte luzez atzerrian bizitzea egokitu zait, besteak beste egoera politikoa itogarria egiten zitzaidalako, bueltatzean ordea gauz batzuk ezer gutxi aldatu direla ohartzen zara, hortzetaraino armatutako okupazioa indarrek inpunitatez herritarrak mehatxatzen jarraitzen dute, azken egunetan gure eskualdean pairatu behar izan ditugun errepide kontrolak, trenean identifikazioak, edo eta Txindokin mendizaleei egindako jazarpenak dira horren adibide.
Beldurra gainditu eta gure herriko kaleetan askatasunez ibiltzeko dugun eskubidea aldarrikatu beste biderik ez dugu ordea. Inongo inposizio eta mehatxu militarrik gabeko eszenatoki demokratiko baten bidean gero eta indar gehiago bildu eta Gaztazkaren konponbidean Espainitik etorritako gorputz militar eta polizialak Euskal Herritik alde egiteko eskaera indartu behar dugu.
XABAT LABORDE
Uztailaren 10ean goizeko 11:25ak aldera, Zizurkilgo Oria ibaiaren pasealekuan bi pertsona gerturatu zitzaizkidan nire izenez deika.
Hasieratik poliziak zirela pentsatu nuen. 2 minutuz beraiekin hitz egin nahi nuen galdetu zidaten eta nik ezetz erantzun nien. Beraiekin hitz egitea komeni zitzaidala esan zidaten eta ez alde egiteko, berriz ere nirekin kontaktuan jarriko zirela bestela ere. Gelditu, eta esan beharrekoa esateko eskatu nien. Beraiek ezagutzen zidatela adierazi zidaten.
Ondoren Ertzaintzaren informe edo txosten batean nire izena zegoela eta nire bila zebiltzala esan zidaten, "te tienen muchas ganas" esaldia errepikatu zuten pare bat aldiz.
Hori entzundakoan beraiek nortzuk ziren galdetu nien baina ez nuen erantzun garbirik eskuratu, esan zuten bakarra "euskal gatazkari buruz lanean ari diren lan talde bateko kideak zirela eta ez zirela poliziak" izan zen. Ondoren esan zuten niri "fabore bat" egitea zela beraien asmoa eta ez zutela ni kartzelaratzea nahi. Hori entzunda, beldurtu egin nintzen baina esan nien nik ez nuela ezer ezkutatzeko eta ez nuela kartzelara joateko inolako deliturik egin. Beraiek "Ertzaintzaren txostenean ez du ba hori jartzen" erantzun zidaten.
Behin hori esanda, "nire hobe beharrez" beste hitzordu bat jartzera gonbidatu zidaten. Nik ez nuela nahi erantzun nien, eta beraiek kartzelan amaituko nuela esanda mehatxatu ninduten. Berehala egun horretako arratsaldean elkartzeko esan zidaten. Ez nekien zer egin, ez nekien nortzuk ziren, zein zen beren asmoa eta beraiek esandakoa betetzen ez banuen mehatxatu nindutela ikusita, beldurtu, eta 14:00etan Donostiarako trena hartuko nuela esan nien. Horrekin konforme geratu ziren eta nigandik aldendu ziren.
14:20ak aldera iritsi nintzen Donostiako tren geltokira eta geltoki parean dagoen zubia gurutzatu eta Bilbo plazara iritsi nintzen. Bi pertsona hauek hantxe zeuden nire zain. Nik berriz ere nortzuk ziren galdetu nien baina berriz ere erantzunik ez. Orduan, niri buruzko kontuak esaten hasi ziren, Villabonako bi preso bisitatzen nituela, manifetara joaten nintzela, militantea nintzela...
Orduan nigandik zer nahi zuten galdetu nien, eta beren erantzuna hauxe izan zen: "Euskal presoen iritziak jakin nahi ditugu eta bereziki azken urteetan ETAko kide bezala atxilotu eta kartzelaratutakoen iritziak interesatzen zaizkigu". Kontu gehiago ere gaineratu zituzten: Bazekitela Ezker Abertzalean "moskeo" handia zegoela, jende asko Sorturekin haserre zegoela "ez dutelako ezer egiten eta poltronetan daudelako", Sortuk presoak ahaztuta dituela, Sortukoak ondo bizi direla eta presoak berriz kartzelan daudela...
Segituan ohartu nintzen nik bisitatzen ditudan lagun presoen iritziak jasotzea eta ondoren beraiei jakinaraztea zela beren asmoa. Hori eginez gero, beraiek "boterea" zutela esan zidaten Ertzaintzari edo Guardia Zibilari jakinarazteko "que éste no se toca". Orduan lasai bizi ahal izango nuela eta gainera zetorkidana geldiarazi egingo zutela. Gero, xehetasun gehiagorekin esan zidaten zer zen eskatzen zidatena: Beraiei 2 edo 3 astetik behin "como esta el tema en los macos" azaldu eta bestalde, nire lagunak ez diren baina beraiek ezagutu ditzaketen beste presoen inguruan ere galdetu eta zerbait jakinez gero, horren berri emateko. Preso talderen batek zein iritzi duen edo zer pentsatzen duten ere jakiten saiatzeko eskatu zidaten. Lan hori eginez gero, nire izena polizia txosten guztietatik "desagertu" egingo zela eta sekula ez nuela poliziarekin arazorik izango.
Zer nahi zuten jakin ostean, nire erantzuna azkarra eta argia izan zen: Ez nengoela inolaz ere hori egiteko prest. Hori entzun bezain pronto, mehatxuka hasi ziren berriro: gutxienez 2 urte espetxean pasatu beharko nituela, ezingo nuela kartzela zigorra saihestu, herriko inozo eta tontoena izango nintzela, Guardia Zibila ere prest zegoela ni atxilotzeko, kontuz ibiltzeko, ongi pentsatzeko... Nik berriz ere esan nien ez neukala pentsatzekorik ezer eta ez nengoela prest beren eskakizunei men egiteko.
Orduan, beraiek joan egingo zirela eta gehiago ez nituela ikusiko esan zidaten. Azkenik, nire jarrera oso ausarta edo "balientea" zela ere esan zuten barrezka: "vas ha quedar marcado para toda tu vida por ir a prisión". Hau esan, eta joan egin ziren.