ALBISTEAK

Datorren asteartean, hilak 16, Auzitegi Goren espainiarrak bilkura egingo du 56 euskal preso politikoren zigorraren luzapenaz erabakitzeko. Europatik datorren araua urratu edo ez erabaki beharko du Auzitegi Gorenaren osoko bilkurak.

Auzitegi Gorenak erabaki behar duena, beraz, honakoa izango da: "Parot dotrina" delakoarekin bezala, ingeniaritza juridikoa erabiltzen ote duten presoei bidegabeki zigorra luzatzeko, edo ez. Ezin dezakegulako ahaztu preso hauek zigorra betea dutela. Izan ere, preso hauei delitu berdinagatik hauei zigorra bi aldiz betearazi nahi zaiela.

PPren gobernuaren presioak sortu du egoera hau. PPren gobernua prest dago Europatik datozen arauak zein Espainiako legedia bera urratzeko euskal preso politikoei ezartzen dien salbuespenezko espetxe politikari eutsi ahal izateko. Presio horrek ordea tentsioak ere sortu ditu judikatura espainiarrean, Jueces por la Democracia elkartearen salaketa adibide.

[baliabidea1 lotura1="http://sortu.eus/images/espetxe%20politika%20kriminala_OROKORRA.jpg"]Kartel orokorra[/baliabidea1] [baliabidea2 lotura2="http://sortu.eus/images/espetxe%20politika%20kriminala_MUTUA.jpg"]Kartel mutua[/baliabidea2]

Lehentasunezko helburu du PPren gobernuak salbuespenezko neurrietan oinarritzen den espetxe politikari eustea. Izan ere, espetxe politika da PPren tresna nagusia Euskal Herriak bakearen bidean aurrera egin ez dezan. Honen adierazle da ETAk borroka armatua amaitutzat jo zuenetik hiru urte baino gehiago igaro direnean, espetxeetako egoerak okerrera baino ez du egin. Salbuespenezko egoerak muturrera eraman ditu PPk.

Zigorrak luzatzea de faktuzko biziarteko zigorra ezarriz, sakabanaketa, isolamendua, larriki gaixo diren pertsonak preso mantentzea eta jipoitzea... edozein neurri du zilegi PPk. Era berean, presoak zigortzeaz gain, erruleta errusiarrera kondenatzen ditu PPk astebururo senideak.

Esan bezala, espetxe politika kriminala bakearen kontrako tresna moduan erabiltzen du PPk.

Horrela bada, indartu dezagun euskal preso politikoen eskubideen aldeko borroka, presoen eskubideen errespetuaren alde jardutea, espetxe politika kriminalaren aurka egitea, bakearen eta konponbidearen alde jardutea delako eta noski, bake agertoki bat ezingo delako finkatu preso bakar bat espetxean dagoen bitartean.

PPren espetxe politika kriminalarekin amaitzeko indar eta bide guztiak aktibatu behar ditugu: bide judiziala jarraitu, aktibazio eta mobilizazio sozialak biderkatu, babes politiko eta konpromiso instituzionala indartu... Hori da Sorturen konpromisoa eta arrazoi horregatik, datorren asteartean, hilak 16, arratsaldez herri guztietan mobilizazioak deituko ditugula jakinarazten dizuegu, honako leloarekin: "Espetxe politika kriminalari STOP. Presoak etxera".

Deialdiak:

Agurain: 20:00 Errege atarian
Algorta: 19:30 Telletxe plaza.
Amurrio: 19:30 plazan
Anoeta: 18:30 Udaletxea.
Arrigorriaga. 19:30etan. Lonboko errotonda.
Ataun: 20.15ean San Martingo plazan
Aulesti. 20:00tan plaza.
Azkoitia: 19.00etan Herriko plazan
Azpeitia: 18.30ean Herriko plazan
Barakaldo.19:30. PPren egoitzaren aurrean.
Basauri. 20:00tan Benta.
Beasain: 18.30ean Zubimuzu plazan
Berango. 20:00tan. Sabino Arana.
Bilbo: 18:30 Plaza Biribila
Billabona: 19:30 Subijana.
Deba: 19.00etan Herriko plazan
Donostia: 19:00 Artzai Ona
Durango. 19:00tan. Andra Mari.
Eibar: 19.00etan Untzagan
Elgoibar: 19.00etan Kalegoen plazan
Elorrio. 19:30etan. Herriko Plaza.
Erandio. 20:00tan. Metroan.
Erromo-Itzulbatzeta: 19:00 Xake plaza
Galdakao. 19:30etan. Muguru.
Gallarta: 19:00 Eusko Gudariak plaza.
Gasteiz: 19:30 Posta plaza
Getaria: 19.00etan plazan
Gorliz. 19:00tan. Txoko Etxe.
Hernani: 19.00etan Plaza Berrin
Hondarribia: 19.00etan San Pedro plazan
Ibarra: 19:00 Kutxa.
Irun: 19.00etan Zabaltza plazan
Lasarte-Oria: 19.30ean Okendo plazan
Laudio: 19:00 Lamuzan
Lazkao: 19.00etan Herriko plazan
Legazpi: 19.00etan Herriko plazan
Leioa. 20:00tan. Boulevard.
Lekeitio. 19:00tan. Eskolapin.
Lezo: 19.00etan Herriko plazan
Mutriku: 19.00etan Txurruka plazan
Oiartzun: 19.30ean Herriko plazan
Oñati: 10.00etatik aurrera Oñatiko Arranon "Babesgunea" eta 19.00etan eskualdeko manifestazioa
Ondarroa. 19:30tan. Alameda.
Ordizia: 19.30ean Herriko plazan
Plentzia. 20:30. Piruli.
Portugalete. 20.00. Metro.
Sestao. 19:30. Udaletxe aurrean.
Soraluze: 19.00etan Zubi nagusian
Tolosa. 19:30 Triangulo.
Ugao. 20:00tan. Herriko Plaza.
Urduña. 19:00tan. Foru plaza.
Urretxu-Zumarraga: 20.00etan Potros plazan
Zaldibia: 20.00etan Herriko plazan
Zarautz: 19.00etan Udaletxeko plazan
Zestoa: 19.00etan Herriko plazan
Zornotza. 19:30etan. Erreferendum plaza.
Zuia: 19:00 plazan 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.