ALBISTEAK

Xabier Mikel Errekondo eta Asier Altunak ordezkatu dute Sortu Hego Amerikako ezkerreko alderdiak biltzen duen Foroan. Aurten, Boliviako La Paz-en burutu da.

Errekondo eta Altunak hainbat bilkura burutu dituzte, Hego Amerikako zein gonbidatu gisa foroan egondako hainbat ezkerreko erakundeekin. Lotura honetan duzue eskuragarri alderdi parte-hartzaileen zerrenda.

Ondoko lerrootan, XX. Sao Pauloko Foroak onarturiko ebazpena:

Sorturen iritziz oso larriak dira Borja Semper PPko kideak eginiko adierazpenak. Bake eta konponbidearen aurka bere alderdiak daraman politikaren bozeramaile bihurtu da Semper.

Euskal Herrian babes sozialik gabe geratzeko bidean de alderdi bateko kide da Semper eta beraz, espainiar ultra-eskuindarren bozeramaile lanak hartzen ditu bere gain. PPren jatorri frankistaren adierazle dira bere hitzak: Batetik, euskal herritarren gehiengo batek bere egiten dituen aldarrikapenei muzin egitea proposatzen du eta bestetik, euskal preso politikoen oinarrizko eskubideak urratzen jarraitzea babesten du. Eskubide urraketa, inposizioa eta mehatxua dira PPren politikaren oinarriak eta horien bidez ultra-eskuinean bilatu nahi du bere espazio politikoa.

Gauza bakarra du egiteko PPk: Herri honi eta herritarrei, euskal preso politikoak barne, dagozkien eskubideak aitortu eta errespetatzea.

Jonan Fernandezek, EAJko eledunek etengabe egiten dute moduan, oztopo diren bi muturren artean kokatzen du konponbiderako prozesua: Gobernu espainiarra eta Ezker Abertzalea. Irakurketa okerra eta maltzurra da Fernandezena. Hasteko, ez daudelako bi mutur, bakarra baizik, PPren gobernua, bakerako aukera etengabe zapuzten ari dena. Euskal jendartearen gehiengoak bat egiten du ideia honekin.

Larunbatean Hego Euskal Herriko lau hiriburutan elkarretaratzeak egin ziren 35/02 auziko epaia salatzeko. Pernando Barrenak Donostian hitz egin zuen.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.