ALBISTEAK

Hitzeman plana ekimen hutsala da. Gasteizko gobernuak ez du inongo eskumenik berezko ekimen gisa eduki horiek aurrera eramateko.

Orainartean Gasteizko Gobernuak ez ditu espetxe zaintza eremuari dagozkion eskuduntzak jaso eta beraz ezinezkoa du preso edota ihesean diren pertsonen bergizarteratzerako inongo marko legalik ezartzea.

Hasier Arraizek EAEko Auzitegi Gorenean deklaratu behar izan du tertulia batean egindako adierazpen batzuk direla-eta. Sortuk deituta elkarretaratzea egin da epaitegiaren atarian jazarpen politikoaren amaiera eskatzeko.

Tarasconeko espetxera bidean transitoan Marsellako presondegian dauden Ekaitz Sirvent (La Santé espetxetik atera zen uztailaren 4an), Zuhaitz Errasti (Gradignan espetxetik atera zen ekainaren 17an), eta Asier Ezeiza (Fresnes espetxetik atera zen maiatzaren 14an) euskal presoak zigor ziegetan aurkitzen dira ekainaren 24tik, hau da, orain dela bi hilabetetik. Tarasconeko espetxera lekualdatze hauek suposatzen duten urruntzea (Tarasconeko espetxea Euskal Herritik 650 kilometrora dago) eta Marsellako espetxean transitoan daramaten denbora luzea salatzeko abiatu dute protesta hori.

Ostegunean, hilak 4, EAEko Justizia Auzitegi Nagusian deklaratzera deitua dago Hasier Arraiz, Sorturen Kontseilu Nazionaleko kidea.

Adierazpen askatasunaren aurkako erasoa da Arraizek epailearen aurrean deklaratu behar izatea, jazarpen politikoaren adibide berri bat. Era berean, EAEko Justizia Auzitegi Nagusia Dignidad y Justiciaren moduko talde ultraeskuindar baten zerbitzura jarri izana salagarria deritzo Sortuk.

Arraiz-en zitazioa salatzeko eta deklaratzen dagoen bitartean, elkarretaratzea egingo du Sortuk, 09:30etatik aurrera, Bilboko Albiako Lorategietako Justizia jauregiaren aurrean, "Adierazpen askatasunaren alde. Jazarpen politikorik ez!" lelopean.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.