ALBISTEAK

Basauriko kartzela aurrera martxa egin dugu gaur, presoak etxeratzeko eskatuz. Martxa amaieran Mairibi Ugarteburuk hitz egin du:

Hiru urte igaro dira Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia burutu zela Euskal Herrian bake konferentzia sustatzeko. Lau urte ere ETAk borroka armatua bertan behera uztea erabaki zuenetik.

Euskal gizartean gehiengo batek konponbidean urratsak eskatzen baditu ere, frantziar eta espainiar estatuek betikoan segitzen dute eta paradoxikoa bada ere, presoen kasuan egoerak okerrera egin du.

Azken asteotan, euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazioak, adierazpenak eta herri ekimenak areagotu egin dira. Izan ere, Espainia eta Frantziako gobernuek euskal presoei ezartzen dieten espetxe politika gero eta gogorragoa da eta , horren ondorioz, euskal jendartearen artean gero eta jende gehiagok nahikoa dela esateko garaia dela uste du.

PPk, gaur egun, presoen bizi baldintzak okertzea erabakitzen duenean, gauza bat eta bakarra du buruan: Euskal Herriak bakearen bidean aurrera ez egitea. Nahiz eta ETAk borroka armatua bertan behera utzi eta 3 urte baino gehiago igaro, presoen egoera gero eta okerragoa da. Lehendik zetorren salbuespen egoera muturrera eramaten ari da PP. Hau da, espetxe politika kriminala bakearen kontrako tresna moduan erabiltzen du PPk.

Salbuespenezko legedi eta politika guztiekin behin betiko amaitu beharra dago. Salbuespenezko politiken baitan espetxe politika da larri eta mingarriena. Zigorrak luzatzea de faktuzko biziarteko zigorra ezarriz, sakabanaketa, isolamendua, larriki gaixo diren pertsonak preso mantentzea eta jipoitzea... hori da eguneroko ogia Frantzia eta Espainiako espetxeetan. Eta, presoak zigortzeaz gain, erruleta errusiarrera kondenatzen ditu PPk astebururo senideak.

Armategien zigilatze prozesu egiaztatua gauzatzen egiten ari denaren adierazle da NEBen komunikatua.

NEB-ek egiaztaturiko ETAren aldebakarreko prozesu bat da. Balio handiko ekimen eta urratsa da, ekarpen positiboa egiten duena.

Armategien zigilatzea ETA eta NEBren artean garaturiko prozesua da, armagabetze osoa eta armategien deuseztapenaren aurrekaria. ETAk adierazia du jada horretarako bere borondatea.

Ohar honen bidez Juan Karlos Arriaran bergararraren atxiloketa salatu nahi du Sortuk. Arriaran atzo atxilotu zuen polizia espainiarrak, 30 urte sorterritik kanpo egon eta gero, Bergaran bizilagunek egin behar zioten harreran.

Berriro ere, bi jarrera kontrajarri ikusarazi dira: konponbiderako urratsak eman eta konpromisoak biderkatzen dituztenen jarrera eta beste aldean, errepresioaren bidez gatazka egoera betikotu nahi dutenena.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.