Otsailaren 13an beteko dira 34 urte Joxe Arregi zizurkildarra polizia espainiarraren eskuetan jasandako torturen ondorioz hil zela. Geroztik, torturaren praktika salatzeko eguna da otsailaren 13a eta aurten ere, zoritxarrez, torturaren praktika salatu eta berau bermatzen duten salbuespenezko neurrien amaiera exijitzeko mobilizatu beharra dugu.
Horrela bada, otsailaren 13an torturaren erabilpena salatzeko ekimenak burutuko dira Euskal Herriaren luze zabalean. Horien artean, ostiralean Iruñeko udal plazan egingo dena eta gaur aurkezten dugun ekitaldia, "Tortura: Euskal Herriaren aurkako estatu tresna" lelopean larunbatean eguerdiko 12:00etan Basauriko udal pilotalekuan egingo dena.
Berriz ere oso aste gutxitan zuen aurrean agertzen gara salatzeko akusazioen fabrikatzea edota frogak artifizialki sortzea deitu dugun praktika ankerra, eta aldi berean salatzeko praktika honek helburu argi bat daukala: beren zigorrak bete dituzten zenbait lagun berriz ere prozedura judizial bati aurre egitea eta, kasu gehienetan, horiek berriz ere kartzelan sartzea.
Gaur, Jorge Olaiz iruindarraren kasua salatu behar dugu zehazki. Izan ere, Jorge pasa den 2014ean askatasunean atera ondoren 13 urtetako zigorra beteta, orain bigarrenez- bere momentuan akusatu zutelako baina akusazioak ez zuen aurrera egin- Miguel Angel Ruiz Langarika, Iruñeko udaleko zinegotzi ohia hiltzen saiatzeagatik akusatu berri dute.
Otsailaren 13an beteko dira 34 urte Joxe Arregi zizurkildarra polizia espainiarraren eskuetan jasandako torturen ondorioz hil zela. Otsailaren 13an torturaren erabilpena salatzeko ekimenak burutuko dira Euskal Herriaren luze zabalean.
Testuinguru horretan, "Tortura: Euskal Herriaren aurkako estatu tresna" lelopeko ekitaldia egingo du Sortuk, otsailaren 14ean, 12:00etan Basauriko udal pilotalekuan.
Ekitaldi honen bidez Sortuk salatuko du tortura Estatuaren gerra estrategiaren oinarrizko tresna izan dela, era sistematikoan eta inpunitate osoz erabilia izan dena. Torturaren erabilpena ahalbidetu dute hamarkadetan zehar Estatuko indar politiko nagusiek, indar errepresiboek eta salbuespen legediek. Horrela bada, tortura kasurik eta eskubide urraketarik berriro eman ez dadin, salbuespen legediak eta tortura ahalbidetzen duen inkomunikazioa bertan behera uztea ezinbestekoa jotzen du Sortuk eta era berean, eskubide urratzaile baino ez diren indar errepresiboak Euskal Herritik alde egitea.
Estatuko indarrik errekzionarioenak esfortzu izugarria egiten ari dira azken garaiotan, aldaketa politikoa ekarriko duten prozesu desberdinak geldiarazteko, bai Euskal Herrikoa, bai Kataluniakoa bai eta Estatuan eman daitekeena.
Ez da aurreneko aldia aipatzen duguna, baina gaur errepikatu nahi dugu berriz ere estatu autokolpe baten aurrean gaudela. Estatu autokolpe bat oinarrizko eta funtsezko askatasun guztiak bortxatzetik pasatzen dena eta salbuespen hutsean oinarritzen dena. PPko sektore ultrenak, Guardia Zibila eta judikaturako hainbat lagun dira dinamika honen bultzatzaile.