Ohar honen bidez, Sortuk bat egiten du "Utzi bakean oñatiarrak. Jazarpen polizialik ez!" lelopean deituriko manifestazioarekin. Azken asteotan Guardia Zibilaren eskutik hainbat oñatiarrek pairaturiko atxiloketa, jazarpen, mehatxu, jipoi zein kontrol andana salatzeko bihar egingo da manifestazioa Oñatin.
Estatu espainiarrak gatazka politikoa betikotzeko egindako apustuan nabarmena da Guardia Zibilaren funtzioa. Are eta gehiago, Guardia Zibila bera da Gobernu espainiarra presionatzen duen botere faktiko nagusia, Euskal Herrian errepresioa eta ukazioa mantendu eta gatazka politikoari inolako aterabiderik ez emateko. Horren adibide, azken urteotan indar errepresibo espainiarrak buruturiko sarekadak, milaka errepide kontrolak, jazarpenak edota mehatxuak.
Gaurkoan hainbat hedabidek dakartenaren arabera, EAEko Auzitegi Nagusiko fiskalburuak delitu zantzuak ikusten ditu urtarrilaren 12an Guardia Zibilak eginiko operazioa salatzeko Hasier Arraizek eginiko adierazpenetan eta beraz, ez du egingo "Dignidad y Justicia" talde ultraeskuindarrak aurkeztutako salaketa tramiterako onartzearen kontra. Horren aurrean, Sorturen iritzia honakoa da:
• Azken urteotan behin eta berriro agerian geratu den moduan, euskal herritarrok pairatzen dugun indarkeria bakarra Estatu espainiarrarena da eta bereziki, Estatu espainiarraren izaera egokien ordezkatzen duen Guardia Zibilarena.
Gaurko operazio polizialak atzo Bruselan martxan jarri zen ekimenaren beharra eta garrantzia, eta azken finean egiten dugun hausnarketa baieztatzen du: espetxe politika Euskal Herrian konponbide agertoki bat egonkor ez dadin Estatu espainiarrak duen tresna nagusia da.
ETAk jarduera armatua amaitutzat eman zuenetik espetxeetako egoera okerrera baino ez du egin. Konponbide prozesua lehertu nahi du PPk gaurkoa bezalako operazioen bidez.
Balizko akordioak erdiesteko baldintza bezala salaketarik edo ikerketa batzorderik ez eratzea jarri zuen atzo EAJko presidente Andoni Ortuzarrek. Honakoa da gaiaren inguruan Sortuk duen iritzia:
Badirudi, EAJk bere jokabide irregularrak eta bere praktika ustelak ezkutatzeko, isilarazteko eskatzen digula gatazkaren ondorioak konpontzeko akordioen truke.