Ohar honen bidez Sortuk salatu egin nahi du ELA sindikatuko Idazkari Nagusi Adolfo Muñozek eta Idazkari Nagusiaren albokoa den Amaia Muñoak Arnaldo Otegi bisitatzeko jasotako debekua.
Debeku hau euskal preso politikoei ezartzen zaien salbuespenezko politikaren adibide berri bat da; presoen zein euren senide, lagun eta gertukoen etengabeko eskubide urraketaren beste adibide bat.
Euskal preso politikoen eta euskal jendartearen zein Euskal Herriko eragileen arteko lotura estua etetea lortu nahi du PPk mendekuan oinarrituriko espetxe politikaren bidez. Oso oker daude nostalgiko frankistak horrelakorik lortuko dutela uste badute, gure herriaren gehiengo politiko eta sozialak aldarrikatzen du eta espetxe politika kriminalaren amaiera, urtarrilaren 10ean Bilbon irudikatu zen bezala.
Horrela bada, euskal preso eta iheslari politikoak etxeratzeko borroka indartzeko deia egiten du Sortuk.