GALeko hainbat biktimari ukatu egin dio Audientzia Nazionalak terrorismo biktima bezala dagokien kalteordainerako eskubidea, ustez ETAko kide izateko akusaziopean.
Sorturen ustez praktika judizialaren oinarrien aurkako erabakia da, izan ere, ANak ez du beharrezkotzat jo biktima ETAko kide zela baieztatzen duen sententzia penalik egotea; hartutako erabakiaren arabera, nahikoa izango da "datu objektiboak" izatea. Poliziak egindako informeetan oinarritu dira, beraz, majistratuak eta ez sententzia beten bidez jasotako delituetan.
Alderdien Legearen aplikazioan eta ideien ilegalizazioan oinarri duen zigor-epai politiko baten aurrean gaude.
Estatuak denetariko tresnak erabili egin ditu euskal independentismoaren kontra, besteak beste gerra zikina, parapolizialak eta salbuespeneko legediak; alderdien legea eta alderdien ilegalizazioa azken horien baitan kokatu daitezke eta aurreko neurri horiek guztiek bezala huts egin duten beren helburuetan.
Iker Rodrigo Sortuko militantea epaituko dute bihar Entzutegi Nazional espainiarrean, Xabier Lopez Peña euskal preso politikoaren gorpuzkinei egindako harrera dela eta.
Prozesamendu hau salatu beharra dago, jazarpen ideologikoa baino ez da eta. Gainera, prozesamendu hau pertsonen duintasun eskubidearen aurkako erasoa ere bada, izan ere, hildakoak agurtzea da zigortu nahi dena.
Auzitegi Goren espainiarrak erabaki du baliorik ez ematea epailearen aurrean berresten ez diren polizia-aitorpenei. Aspaldi hartu beharreko erabakia da, berandu datorrena oso.
Zenbat euskal herritar daude espetxean polizia etxeetan egindako deklarazioetan oinarrituta? Are gehiago, aitorpen horiek kasu gehienetan torturapean egin izan direnean.
Honi zera gehitu behar zaio, atzo bertan Argentinako medikuek mediku forenseen jarrera tortura kasuen aurrean ezbaian jarri izana (Asociación Médica Mundial). Ileak tente jartzeko moduko kontu batetaz ari gara; hainbat mediku forenseren balizko jarrera laguntzailea torturarekiko.