ALBISTEAK

Astelehenean iragarri bezala, bihar mobilizazioak deitu ditu Sortuk, ostiralean Entzutegi Nazional espainiarrak bilkura egingo duelako euskal preso politikoek banaka egindako Euskal Herriratze eskaerei erantzuteko. 60 mobilizazio inguru egingo dira.

Presoei ezartzen dien salbuespenezko politika alboratu dezala exijitu behar zaio Madrili: ilegala delako, sufrimendu sendaezina eragiten duelako senide eta lagunen artean, 16 hildako eragin dituelarik; euskal jendartearen gehiengoak horrela eskatzen duelako. Argudio guztiak dauzkagu, kalera atera behar ditugu indarrez: presio instituzionala areagotu; prozesua bultzatu nahi duten sektore guztien inplikazioa lortu.

ETAko goiburuen hamaikagarren atxiloketaren aurrean gaude.

Ez lehendik egindakoek ezta oraingo atxiloketa hauek ere; ez dute lortuko ezkutatzea hemen jatorri politikoa duen arazo latza badagoela eta hori da hain zuzen, herritarrok ezin dugula gure etorkizuna libreki erabaki.

Gaurkoa bezalako egun batean 1990. urtean, polizia nazional batek tiroz hil zuen Mikel Castillo gazte burlatarra, Iruñeko Alde Zaharreko kale batean.

Eskuan pistola bat zuela eta ihesi zihoan ETAko militante bati polizia nazional batek tiro egin behar izan ziola, bere burua defenditu nahian; horixe izan zen bertsio ofiziala, hainbeste eta hainbeste bertsio ofizialen modura, ilunkeriaz, ikuspegi interesatuz eta zalantzez beterikoa.

Berriro ere Estatu espainiarrak bortizki erantzun egin du garai politiko berria irekitzeko herri honek egiten duen apustu argiaren aurrean. Guardia Zibilak Asier Hernandez, Amaiur Lopez de Lacalle, Aitor Uribe eta Miren Soloeta atxilotu ditu Otxandion goizaldean, haien etxean, beste garai bateko operazio polizial ilunak errepikatuz. Estatu espainiarrrak , kasu honetan Guardia Zibila erabiliaz, modu zahar eta bortitzetan jarraitzen du, itsu, euskal jendartea eta oraingoan lau gazte haeun kontra errepresio zentzugabea erabiltzen.

Errepresioa ez da bidea, beste garai bateko estrategiak ez dituzte gatazkaren konponbidearen alde, bakearen alde eta demokrazioaren alde herri honek hartutako bidea zapuztuko. Horra hor atzo Indautxun, euskal presoen alde izandako ekitaldian, elkartasuna berriro ere jopuntuan ipiniz Ertzaintzak izandako jarrera; bultzaka eta bertan izandakoak identifikatuz.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.