ALBISTEAK

Sortuk baieztatzen du, joan den uztailaren 8an, bilkura bat egon zela Pariseko Justizia Ministeritzan, Christiane Taubiraren kabinete burua den Alain Christnachtekin.

Bilkura hau, ekaineran 11an Parisen buruturiko, "Bakearen aldeko Konferentzia Humanitarioaren" biharamunean iragan zen.

Bilkuran zehar, Frantziar estatuan espetxeratuak diren euskal presoen geroa izan zen aipagai nagusia.

Ohar honen bidez larunbatean "Amnistia" lelopean Bilbon egindako manifestazioaren deitzaileen aurka abian diren ekinbide judizialak salatu nahi ditu Sortuk.

Euskal Herriaren luze zabalean ospatzen diren jaiak beti izan dira aldarrikapen ezberdinak jendarteratzeko leku.

Jaia eta aldarrikapena beti joan dira eskutik lotuak.

Azken garaiotan ordea, eskuhartze larria ematen ari da jai ezberdinetan helburu bakartzat proiektu politiko espainiarra inposatzea dutenen eskutik.

Herriko Tabernen auziaren gainean Epaitegi Gorenak inputatuak inhabilitatzeko hartu duen erabakiaren aurreko irakurketa politikoa egin du Pernando Barrenak.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.