ALBISTEAK

Iker Rodrigo Sortuko militantea epaituko dute bihar Entzutegi Nazional espainiarrean, Xabier Lopez Peña euskal preso politikoaren gorpuzkinei egindako harrera dela eta. 

Prozesamendu hau salatu beharra dago, jazarpen ideologikoa baino ez da eta. Gainera, prozesamendu hau pertsonen duintasun eskubidearen aurkako erasoa ere bada, izan ere, hildakoak agurtzea da zigortu nahi dena.

Prozesamendu honek agerian uzten du justizia administrazioaren erabilpen politiko eta partidista iraunkorra. Horren adibide ugari ditugu: Europar Batasunaren arauei jaramonik ez egitea euskal preso politikoei zigorra luzatzeko edota epailearen aurrean berretsi ez diren deklarazio polizialei balioa kendu izana, arrazoi horrengatik preso diren dozenaka lagun espetxean jarraitzen duten bitartean. Edota nola sortzen diren sumario berriak zigorra bete duten lagunak berriro espetxeratzeko, Santiago Arrozpiderekin egin bezala. Edozein berme juridiko ezabatu du Estatu espainiarrak, azken unera arte mendekuan oinarrituriko politika bat garatu ahal izateko.


Jarrera hau ordea ez da oharkabean pasa, Justizia Komisario Europearrak, Vera Jourovak, egindako adierazpenak adibide. Ziur gaude euskal preso politikoei zigorrak luzatu ahal izateko Estatu espainiarrak Europar Batasuneko arauak urratzea erabaki izanak Europaren erantzuna izango duela eta berriro ere agerian geratuko dela Estatu espainiarrak legeaz egiten duen erabilpen interesatua.

 

Calparsoro fiskalburuaren iragarpenaz

Andoaingo udalbatzan jazorikoaz Calparsoro fiskalburuak iragarririko ikerketa surrealista da eta fiskalburua galtzaile txarra denaren adierazle da, izan ere, beste edozein izango balitz udala eskuratu duen indar politikoa, Calparsorok ez zukeen sekula ikerketarik hasiko.

Fiskaltzak zein judikaturik asmo politikoz garatzen dituzten ikerketen amaiera eskatu beharrean gaude berriro ere, bai eta epaiketa politikoen amaiera. Horregatik, gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu Iker Rodrigori eta Erandion egingo den manifestazioari gure atxikimendua adierazten diogu.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.