ETAk jarduera armatua amaitutzat eman zueneko laugarren urteurrenean, une politikoaren inguruko bere iritzia eman du Sortuk prentsaurrean, Pernando Barrenak hitz egin du bertan. Barrena: "Presoak etxera ekarriko ditugu independentziarako urrats sendoen bidez"
Sortuk doluminak eta besarkada beroa igorri nahi die Jose Oliva Gallastegi euskal iheslari politikoaren senide eta lagunei.
Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialerako borrokan harturiko konpromisoek herbestera behartu zuten Jose, iheslari gisa eman dituelarik azken hiru hamarkadak, Ipar Euskal Herrian zein Mexikon.
Estatu espainiarraren gerra zikina ere pairatu zuen Josek, GALen bonba eraso batek zauritu zuen eta Donibane Lohitzunen, beste bi euskal iheslari ere zauriturik suertatu zirelarik.
Sortuk deia luzatzen du ostegunean Miarritzeko beilategian 15:30ean egingo den agur ekitaldian parte hartzeko.
Pernando Barrenaren hitzartzea Donostian "Free Arnaldo, Free them all" lelopean Arnaldo Otegi eta Rafa Díezen askatasuna eskatzen egindako manifestazioaren amaieran:
Gaurkoa ez da Bateraguneko auziperatuak eta euskal presoen etxeratzea eskatzeko biltzen garen lehenengo aldia, baina aurtengoan sikiera pozik egoteko motiboa badaukagu gurekin Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguez dauzkagulako eta beraientzako txalo handi eta beroa eskatu nahi dizuet.
Se llevaron a Sonia, Miren y Arkaitz, junto a Arnaldo y Rafa. Eso ocurrió hace seis años y pensaban que con ellos se llevaban por delante la apuesta por la paz y la normalización política que ellos estaban trabajando. Se pensaban que golpeando donde más dolía iban a conseguir desbaratar la apertura de un nuevo tiempo político, y demostraron una vez más que no nos conocen en absoluto, no supieron medir que la Izquierda Abertzale sabe crecerse en la adversidad y por eso en aquel momento se tuvo muy claro que abandonar el camino emprendido era precisamente el efecto que Garzón y Rubalcaba buscaban, que respondiéramos con las tripas en lugar de como hicimos; con la cabeza fría, con responsabilidad y siempre con el objetivo de influir para provocar la apertura de un nuevo tiempo político.
Irailean Euskal Herrian egindako bilera ezberdinen inguruko balantzea egiten duen txostena kaleratu du gaur Nazioarteko Harremanetarako Taldeak.
Sorturen iritziz, konponbide prozesua egonkortzeari begira kontutan hartu beharreko erreferentzia da txosten hau.
1. Azken urteotan emandako aurrerapenei dagokionean, azpimarratu beharra dago urrats positibo guztiak euskal jendartearen, nazioarteko komunitatearen eta ETA beraren aldetik eman direla. Aldaketa hauetarako oinarriak ezarri zituen Ezker Abertzaleak orain zazpi urte emaniko eztabaida estrategikoan eta bide politiko, baketsu eta demokratikoen aldeko hautuan. Horrela bada, adierazi beharra dugu neurri handi batean Ezker Abertzalea izan dela gatazka politikoa konpontzeko aro politiko berria ireki duena.