ALBISTEAK

Sortuk doluminak eta besarkada beroa igorri nahi die Jose Oliva Gallastegi euskal iheslari politikoaren senide eta lagunei.

Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialerako borrokan harturiko konpromisoek herbestera behartu zuten Jose, iheslari gisa eman dituelarik azken hiru hamarkadak, Ipar Euskal Herrian zein Mexikon.

Estatu espainiarraren gerra zikina ere pairatu zuen Josek, GALen bonba eraso batek zauritu zuen eta Donibane Lohitzunen, beste bi euskal iheslari ere zauriturik suertatu zirelarik.

Sortuk deia luzatzen du ostegunean Miarritzeko beilategian 15:30ean egingo den agur ekitaldian parte hartzeko.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.