ALBISTEAK

Sortuk deia luzatzen die herritarrei bihar Donostian Arnaldo Otegiren askatasunaren aldeko plataformak deituriko manifestazioan parte hartzeko.

Arnaldo Otegi eta Rafa Diezen askatasun aldarrikapenarekin bat egiten du Euskal Herriko gehiengo sozial batek, izan ere, duela 6 urte emaniko atxiloketak gatazka betikotzeko Estatu espainiarraren estrategian kokaturik zirela ukaezina da. Arnaldo eta Rafa espetxean mantentzea horrela uler daiteke soilik.

Manifestazio honek atxikimendu ugari jaso ditu, azken hilabeteotan nazioartean garatu den "Free Otegi. Free them all" kanpainak bezala. Izan ere, bakearen eraikuntzan ezinbestekoa da arrazoi politikoak medio espetxean diren lagun guztien etxeratzea.

 Horregatik, gatazkaren konponbidearekin eta herri honen eraikuntzarekin konpromisoa dugun guztiok hitzordua dugu bihar Donostian.

Lotura honetan biharko manifestazioa dela eta idatziriko artikulua: "Sei".

Oharra: Manifestazio amaierako ekitaldian, Pernando Barrena Sorturen eledunak hartuko du hitza.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.