ALBISTEAK

Gobernu espainiarrak EAEn duen Gobernadore Zibil Urquijoren aginduari jarraiki, euskal preso politikoen eskubideen alde Oñatin egitekoak ziren hiru ekitaldi debekatu ditu Donostiako Auzitegiko epaile batek.

Sorturen iritziz, erabaki oso larria da epaile honek hartu duena, oinarrizko eskubideak, hala nola adierazpen askatasuna eta manifestazio eskubidea, urratzen dituena. Debeku honek, aurrekoen moduan, mehatxuaren bidez hainbat aldarrikapen isilarazteko helburua du.

Herritarren eskubideen aurkako eskuhartze larria ematen ari da helburu bakartzat proiektu politiko espainiarra inposatzea dutenen eskutik. Urquijok, Entzutegi Nazionalak, Guardia Zibilak eta EAEko zenbait epailek jo puntuan jarri dituzte hainbat jaietan euskal preso politikoekin elkartasunez zein indar errepresiboek Euskal Herritik alde egin dezatela aldarrikatzeko deituriko jai ekimen ezberdinak, hala nola, txokolatadak, desfileak, txupinazioak, brindisak edo poteoak.

Salbuespenezko politika hauen aurrean, Sortuk deia luzatzen die herritarrei inposaketen gainetik kaleak aldarrikapenez betetzeko eta jaiak eta aldarrikapena uztartzen jarraitzeko.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.