ALBISTEAK

Tortura Estatuaren tresna izan da Euskal Herriaren kontra, Euskal Herria bere etorkizunaren jabe izan ez dadin. Estatu espainiarrak tortura sistematikoki erabili izan du Euskal Herriaren eta euskal independentisten aurka bi helburu nagusirekin, bata atxilotuei egin nahi ez dituzten aitorpenak ateratzeko eta bigarrena atxilotuari berari eta ingurukoei izugarrizko beldurra sortzeko, jaki dezaten noraino iristeko prest dauden disidentziaren kontra "zuzenbide Estatuaren" defentsan.

Tortura Estatuaren tresna izan da Euskal Herriaren kontra, Euskal Herria bere etorkizunaren jabe izan ez dadin. Tortura ez da Estatuaren indar polizialen baitan kokatutako elementu isolatu eta inkontrolatu batzuen portaera. Estatu espainiarrak tortura sistematikoki erabili izan du Euskal Herriaren eta euskal independentisten aurka.

Torturaren erabilpena ohikoa izan da bortxaren monopolioa izan duten estatuen aldetik modu sistematikoan. Torturaren erabilpena ez da gertatu askotan esan zaigun bezala zerbitzari publiko okerren batek bere kaxa modu ankerrean jokatzea erabaki duelako, tortura sistematikoki erabili da independentisten kontra bi helburu nagusirekin, bata atxilotuei egin nahi ez dituzten aitorpenak ateratzeko eta bigarrena atxilotuari berari eta ingurukoei izugarrizko beldurra sortzeko, jaki dezaten noraino iristeko prest dauden disidentziaren kontra "zuzenbide Estatuaren" defentsan.

Gaurko komunikabideetan agertzen denez, Hasier Arraiz Sortuko presidentea auzipetzea erabaki du Bilboko epaile batek EAEko Auzitegi Gorenean datorren otsailaren 17an Guardia Civil/a iraindu izanaren akusaziopean bere garaian Guardia Civil/ari jaque mate eta Euskal Herritik aldegin behar zutela esateagatik.

Guardia Zibilak zein salbuespenezko auzitegiek Euskal Herritik alde egin behar dutenarekiko adostasuna oso zabaldu eta errotua dago euskal jendartean.

Espetxe politikaren aldaketaren aldeko aldarriak erro sakonak ditu euskal gizartean. Nork bere hautu politikotik harago, herritarren gehienak bat egiten du salbuespenezko politikak bertan behera geratzeko beharrarekin; orain lau urte pasatxo ireki zen denbora politiko berriak zabaldutako aukeren baitan kokatzen da behar hori, normalizazio sozial eta politikoa helburu ezinbestez behar zaiolako heldu salbuespenezko politiken aplikazioaren desagertarazteari, preso guztein etxeratzearen bidean.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.