ALBISTEAK

Gaurko komunikabideetan agertzen denez, Hasier Arraiz Sortuko presidentea auzipetzea erabaki du Bilboko epaile batek EAEko Auzitegi Gorenean datorren otsailaren 17an Guardia Civil/a iraindu izanaren akusaziopean bere garaian Guardia Civil/ari jaque mate eta Euskal Herritik aldegin behar zutela esateagatik.

Guardia Zibilak zein salbuespenezko auzitegiek Euskal Herritik alde egin behar dutenarekiko adostasuna oso zabaldu eta errotua dago euskal jendartean.

Arraiz kausa honengatik auzipetzea adierazpen askatasunaren urraketa bat da. Politika eta iritzi disidentearen judizializazioaren aurrean gaude; Estatu espainiarrean disidentzia politikoa jazartzen dute erakunde judizial zein polizialek.

Guardia Zibila eta bestelako indar errepresiboak ez dira agindu judizialen betearazle soilik, bere ohiko jarduna da adierazpen askatasuna zein antolakuntza eta bilkura eskubideak urratzea; pertsonen mugimenduak zein antolakunde politikoen jarduna zelatatzen dute.

Hasier Arraizen auzipetzea "eragin" duen mezua oroitu beharrean gaude, izan ere, Guardia Zibila eta Entzutegi Nazionala salbuespenezko tresnak dira, eskubideen ikuspegitik erabat kaltegarriak. Gure iritziz, salbuespenezko tresna hauek desagertu egin behar dute.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.