Urtero bezala, Martuteneko espetxe alboan elkartu gara euskal preso eta iheslari politikoen etxeratzea aldarrikatzeko. Urteko azken asteburuan elkartzen gara bertan, urteko lehen asteburuan Bilboko kaleak aldarri berberarekin betetzen ditugun moduan.
Paradoxikoa den arren, euskal preso politikorik ez ditu entzungo gaur gure elkartasun oihuak. Izan ere, ez dago euskal preso politikorik Martuteneko espetxean. Frantziar eta Espainiar estatuko espetxeetan sakabanaturik dago kolektiboaren gehiengoa.
Inor ez dadila tronpatu ordea, gure aldarria eta helburua ez da euskal preso politikoak Martutenen, Basaurin, Iruñean edo Zaballan egotea. Ez. Euskal preso politikoak Euskal Herriratzea, sakabanaketarekin amaitzea, "meta bolantea" da. Arrazoi politikoak medioa preso dauden lagun guztiak aske nahi ditugu, etxean eta libre. Helburu hori lortu arteko helburu dugu sakabanaketarekin amaitzea.
Horretarako ordea, indarrak biderkatu behar ditugu, izan ere, Estatu espainiarrak ez du borondate demokratikorik gatazkaren ondorioei ekiteko. Hoy, y más tras las elecciones del pasado domingo, la Izquierda Abertzale tiene absolutamente claro que no existe margen para la democracia, ni para la paz, ni para el reconocimiento ni ejercicio de los derechos que como pueblo nos corresponden en el marco del Estado español. A día de hoy, podemos decir alto y claro que el futuro de nuestro pueblo pasa por la ruptura democrática con el Estado español.
Ese es el reto y para ello debemos readecuar el proceso de liberación nacional y social a la situación y momento político actual. La Izquierda Abertzale ha demostrado a lo largo de su historia capacidad para ello. Ahora debemos hacer lo mismo. Por ello, con la mirada puesta en el futuro y respondiendo con determinación al reto que tenemos delante, es decir, abrir de par en par las puertas al Estado Vasco, la Izquierda Abertzale ha puesto en marcha el proceso Abian, un proceso de reflexión y debate para una redefinición y renovación estratégica de largo alcance y en el que la participación de todas es imprescindible.
Madril eta Parisera begiratzeari utzi behar diogu. Gakoa Euskal Herrian dago. Zuek, guk, dugu gakoa. Independentziaren zikloari ateak ireki behar dizkiogu denon bultzadaz. Independentzia eta sozialismoa eraiki behar ditugu gaurdanik; justizia soziala, feminismoa eta euskara oinarri izango dituen Euskal Estatuaren eraikuntzari ekin behar diogu. Eta noski, lehentasunen artean preso eta iheslari guztien etxeratzea dugu. Denak etxean nahi eta behar ditugu eta horretarako indarrak biderkatu behar ditugu.
Erronka handiak ditugu aurrez aurre. Preso edo ihesean diren ehunka lagunek egindako ekarpen humano eta militantea dugu erronkei aurre egiteko borrokarako iparra. Ez da hutsaren hurrena egiteko duguna, baina horretarako ere tamainako lanabesa dugu: Ezker Abertzalea osatzen dugun milaka gizon eta emakumeon konpromisoa.
Eta nola ez, konpromiso horren erakusle, erronka dugu datorren urtarrilaren 9an: Egun horretan, euskal preso politikoak Euskal Herriratzearen alde harri erraldoia mugitu behar dugu; egun horretan, Bilbo eta Baiona txiki utzi behar ditugu.
Vivonneko espetxetik, Maite Aranalde eta Izaskun Lesakaren mezua: