ALBISTEAK

Ohar honen bidez Xabier Agirreren espetxeratzea salatzen du Sortuk.

Agirre Belgikan atxilotu zuten eta 2011ean estraditatua izan zen, beste pertsona batekin, Entzutegi Nazionalean auzi irekia zutela eta.

Auzi horretatik eratorritako zigorra behin beteta, auzi berri bat ireki zion Entzutegi Nazionalak. Sententziaren arabera, erakunde terroristan integrazio delitu bat egotzi diote Agirreri, iheslarien kolektiboarekin zuen ustezko loturagatik eta Belgikan beste iheslari batekin bizitzeagatik.

 Azaroan epaitu zuten Agirre eta duela egun gutxi sei urte t'erdiko espetxe zigorra ezarri zuten. Gaur Entzutegi Nazionalean zitatu eta konparezentzia eta gero, espetxeratu egin dute, sententzia irmoa ez den arren eta defentsak helegitea agindu duen arren. Sententzia neurrigabe honek zigor eta mendeku gosea baino ez ditu oinarri, izan ere Agirreren aurkako badazpadako neurririk ez da hartu orain artean eta Entzutegitik deitu duten guztietan aurkeztu du eta bere burua.

Azkenik, Xabier Agirreren urkoei elkartasuna adierazteaz gain, bihar Gasteizen (Andra Mari Zuria, 19:00 h) egingo den salaketa mobilizazioan parte hartzera dei egiten du Sortuk.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.