Biharko egunez beste sei euskal herritar daude deituak Audientzia Nazionalean deklaratzera pasa den abuztuan ATAren izenean burutu zen manifestazioagatik. Ohar honen bitartez Sortuk Entzutegi Nazionalak euskal herritarren kontra burutzen duen jazarpena salatu eta manifestazio eskubidea defendatzen du.
Iñaki Bilbao euskal preso politikoaren senitartekoek asteburu honetan izan duten auto istripua dela eta Sortuk honako hau adierazi nahi du:
Lehendabizi gure elkartasun osoa Iñaki Bilbao presoari eta bere senitartekoei, nahiz eta ondorio larririk ez duten izan, asteburu honetan bere hurbilekoek izan duten istripuagatik.
Ostiralero ehundaka lagun eta senitarteko behartuak daude istripu larrien mehatxupean errepideetara ateratzera beren urkoak bisitatzeko. Madrid-eko eta Paris-eko gobernuek "errusiar erruletan" jolasten dute preso politikoen senitartekoekin.
Gaur Hasier Arraizek Bilboko EAEko Auzitegi Gorenean deklaratu du, Guardia Civil-a iraindu izanaren akusaziopean, 'Guardia Civil-ari jaque mate eta Euskal Herritik aldegin' behar zutela esateagatik. Epaitegi aurrean deklarazioak egin ditu Arraizek: "Gu izan gara gatazka boxeo ring-etik atera eta xake taulara ekarri dugunak baina batzuk ez dute xakeaz ezer jakin nahi".
Biharko egunez, Hasier Arraiz Sortu-ko presidenteak Bilboko EAEko Auzitegi Gorenean deklaratuko du, Guardia Civil-a iraindu izanaren akusaziopean.
Biharko epaiketan Hasier Arraiz-ek bere garaian egindako adierazpen batzuengatik deklaratuko du, orduko hartan zera esan zuen Sortuko presidenteak 'Guardia Civil-ari jaque mate eta Euskal Herritik aldegin' behar zutela esateagatik.
Arraiz-en kontrako kausa hauek agerian uzten du estatu espainarrean ez dagoela adierazpen askatasunik. Estatu espainiarrean disidentzia politikoa jazartzen dute erakunde judizial zein polizialek.
Guardia Zibila eta Entzutegi Nazionala gaur gaurkoz salbuespenezko tresnak dira, eskubideen ikuspegitik erabat kaltegarriak eta alde horretatik salbuespenezko tresnak diren heinean desagertu egin behar dute.