Gaur Hasier Arraizek Bilboko EAEko Auzitegi Gorenean deklaratu du, Guardia Civil-a iraindu izanaren akusaziopean, 'Guardia Civil-ari jaque mate eta Euskal Herritik aldegin' behar zutela esateagatik. Epaitegi aurrean deklarazioak egin ditu Arraizek: "Gu izan gara gatazka boxeo ring-etik atera eta xake taulara ekarri dugunak baina batzuk ez dute xakeaz ezer jakin nahi".