ALBISTEAK

Sortuk bere elkartasun osoa adierazi nahi die Joseba Iturbide eta Izaskun Lesakari. Euskal preso politikoei etengabean ezartzen zaizkien banantze eta bestelako salbuespenezko neurriak salatzen ditugu.

Frantziar estatuak behingoz alboratu behar du Madrilek euskal preso politikoei aplikatzen dien mendekuzko espetxe politikari segidismoa egitea.

Salbuespenezko espetxe politikak Euskal Herriko "tablero" politikotik behingoz alboratu behar dira. Garaia da halako zigor neurriekin behin betikoz amaitzeko.

Beraz, inoiz baino beharrezkoago da euskal jendarteak indarrak batzea, hartara, herri mobilizazioa indartsuen bitartez , Frantziar eta espainiar estatuek indarrean dituzten espetxe politika anker hauekin amaitzea lortuko baitugu eta ondoren euskal preso politiko guztiak etxera ekarriko ditugu.

Atzokoan argitara eman zen Pako Etxeberria buru lantalde multidisziplinar batek Euskal Erkidego Autonomoan Torturak izandako eraginaz egindako Ikerketa Proiektuaren behin-behineko txostena.

Esan bezala, behin-behinekoa den txosten baten aurrean gaude; urte bukaeran ezagutuko omen dugu osotasunean.

Edozein kasutan, oraingoan mahaigaineratu diren datuak garrantzi handikoak dira 1960 eta 2013 bitartean torturaren erabilpenak izandako dimentsioa ezagutzeko.

4009 izan dira dokumentatutako kasuak eta horietatik 200 izan dira hartuak aztertzeko.

Sortuk bere kezka agertu nahi du bi gairen inguruan: batetik, Josetxo Arizkurenen espetxe aldaketa dela eta; eta bestetik, Espainiako Epaitegi Gorenak lau preso politikoren kasuan (Gotzon Amaro, Gari Arriaga, Alex Velasco eta Txema Olaberrieta) 579 bis 4 kode penal berria ez aplikatzea erabaki duelako.

Honela, Madrilek agerian uzten du bera dela arazo eta oztopo bakarra preso politikoen eskubideak zapaltzen dituen egungo espetxe politika aldatzeko orduan eta kosta ahala kosta mantendu nahi duela, eta soilik preso politikoen kasuan, hauen espetxealdiak eta espetxe baldintzak ahalik eta gehien luzatuz eta gogortuz.

Aste honetan sakabanaketak eragin duen beste errepide istripu baten berri izan dugu. Sakabanaketak eragiten duen enegarren kotxe istripua.

Hori ezagutu eta bi egunetara, jakin izan dugu Gorka Fraileri, larriki gaixorik dagoen presoari, Euskal Herrira trasladatzea ukatu diola Auzitegi Nazionalak. Esan diotela (epaileetako baten iritzi sendoaren kontra) minbizi bat gainditzen saiatzeko leku egokia dela espetxea, eta egokia dela ere bai, egoera hori bizitzea bere familiarengadik 700 kilometroetara dagoen espetxe batean. Minbizia gainditzen saiatzen ari den pertsona bati. Itzela.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.